Realak porrot egin du Racingen aurka, bi gol sartu arren (3-2)
Racingek 3-2 menderatu du Reala Sardineron, 13. jardunaldiko partidan. Zabirik bi gol sartu ditu, eta Canalesek penaltiz egin du Santanderko taldearen hirugarrena. Oyarzabal eta Guedes izan dira txuri-urdinen golegileak.