EUSKAL HERRIKO AIZKOLARI TXAPELKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iker Vicente, bosgarrenez Euskal Herriko txapeldun

Iragarkia
IKER VICENTE EH TXAPELDUN
18:00 - 20:00
Iker Vicente, txapeldun. Argazkia: EITB

Otsagabiko aizkolariak bere nagusitasuna berretsi du Zumarragan, Beloki pilotalekuan, 12 enborrak 42 minutu eta 55 segundoan moztuta. Julen Alberdi “Txikia IV.a” (45:19) eta Hodei Ezpeleta (47:13) izan ditu lagun podiumean. Horien atzetik bukatu dituzte lanak Eneko Otañok (48:18) eta lehen aldiz Txapelketa Nagusiko finala jokatu duten Arkaitz Etxebestek (49:57) eta Ibai Soroak (52:58). Euskal Herriko bosgarren txapela jantzi du horrela, zazpigarrena Sherpa.ai lehiaketakoak gehituz gero, eta gero eta gertuago du Mikel Mindegiaren bederatzi txapeleko errekorra.

Publizitatea
X
Publizitatea
X