Horrelakoa izan da finaleko azken tantoa (22-20)
Peio Etxeberria eta Javier Zabalaren arteko finala oso gogorra eta lehiatua izan da, eta azken tantora arte ez da erabaki.
Peio Etxeberria eta Javier Zabalaren arteko finala oso gogorra eta lehiatua izan da, eta azken tantora arte ez da erabaki.
Javi Zabalak porrotak eragindako samina aitortu du, bigarren postuak “ez baitu inongo kontsolamendurik” eskaintzen. Halaber, partidaren hainbat unetan txapeldun izatera irits zitekeela ere sinetsi duela adierazi du.
Zenotzeko eta Najarako zale ugari bertaratu dira Bizkaia pilotalekura, finalistak animatzeko gogoz. Partiduak izandako gorabeherak argi islatu dira harmailetako aldarteetan.
Nafarrak eta errioxarrak euren botileroen animoak eta aholkuak jaso dituzte partida osoan zehar. Norgehiagoka oso gogorra izan da; erabat hustuta amaitu dute biek finala.
Peio Etxeberriak Lau t'erdiko txapelketa irabazi du Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Javi Zabala 22-20 menderatuta. Txapela “merezitakoa” dela adierazi du, eta partidan zehar izan dituen sentsazioen inguruan ere mintzatu da.