Euskal tiralariek lehen bi dominak bildu dituzte Mossel Bayn
Gaztedi A zilarra izan da eta Goiherri A brontzea gizonezkoen 560 kiloko kategorian. Bi euskal taldeek finalerdietan neurtu dituzte indarrak, eta Gaztedi izan da finalerako sailkatu dena, baina ezin izan du urrea hirugarren aldiz jarraian eskuratu. Laukiztarrek bi tiralditan galdu dute finala, Simonswald tade alemaniarraren aurka.