ATZERATUTAKO NEURKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Levante-Athletic norgehiagoka urriaren 21ean jokatuko da, 20:00etan

Partida asteazkenean jokatu behar zen, baina bertan behera geratu zen Valentzian izandako ekaitzengatik.

Estadio-Ciutat-de-Valencia-Levante-Athletic

Zaparrada handia Ciutat de Valencia futbol-zelaian, irailaren 16an. Argazkia: EFE

EA Sports Ligako 6. jardunaldiari dagokion Levante-Athletic partida, joan den asteazkenean, irailak 16, Ciutat de Valencia futbol-zelaian jokatu behar zena eta eguraldi txarragatik atzeratu zena, urriaren 21ean jokatuko da, 20:00etan.

LaLigak ostegun honetan iragarri duenez, urriaren 21ean Ciutat de Valencia futbol-zelaiak Levanteren eta Athleticen arteko neurketa hartuko du (20:00etan). Norgehiagoka hori asteazken honetan jokatu behar zen, baina bertan behera geratu zen Valentzian izandako ekaitzengatik.

Horrela, bi taldeek EA Sports Ligako 6. jardunaldia itxiko dute Ligako 9. eta 10. jardunaldien artean. Partida hori Txapeldunen Ligako 3. jardunaldiarekin batera jokatuko da. Izan ere, egun horretan bertan, 21:00etan, Real Madrilek RB Leipzig hartuko du Santiago Bernabeun, eta Betisek gauza bera egingo du Feyenoordekin Cartujan.

Publizitatea
X
Publizitatea
X