Ez da sarrerarik salduko Baskonia eta Hapoel Tel Aviven arteko partidarako
Iaz ez bezala, Kosner Baskoniako abonatuak Buesa Arenan sartu ahal izango dira azaroaren 17ko Euroligako partida ikusteko.
Iaz ez bezala, Kosner Baskoniako abonatuak Buesa Arenan sartu ahal izango dira azaroaren 17ko Euroligako partida ikusteko.
Adri Paradak aurretik jarri ditu gorritxoak lehen minutuetan, baina Sade Adamolekunek eta Cris Redondok markagailua irauli dute atsedenaldira iritsi aurretik. Bigarren zatian Maria Barquerok errioxarren hirugarren gola egin du, kanporaketa erabakitzen zuela zirudiena, baina Churrucak aldea murriztu du azken minutuan.
Euskal Selekzioko jokalariak gaur elkartu dira lehen entrenamendurako, tartean, Zubeldia eta Sancet. Hor egoteaz harro sentitzen dira biak, taldea “ilusio handiarekin” dagoela adierazi dute eta larunbatean beraien mailarik onena ematea espero dute.
Jagoba Arrasate Euskal Selekzioaren entrenatzaile bezala zelairatuko da larunbatean. Aurtengo aldaketekin gustora agertu da, bi eguneko kontzentrazioarekin, esaterako. Federakundeak ireki duen ofizialtasunaren bidearen inguruan galdetzerakoan, “daukagun egoerarekin konforme ez gaudela eta gehiago nahi dugula” erakusten duen “pausu garrantzitsu” bat dela adierazi du.
Sara Alonso mendi-korrikalari donostiarrak Skyrunner Serieseko bost proba irabazi ditu, bostetan marka ezarrita, baina Ida Amelie bere lagun eta taldekidearen heriotzak bere urtea markatu duela aitortu du.