Eibarrek galdu egin du Atletico Madrilen aurka, eta bi puntura ditu jaitsiera postuak (1-3)
Eibarrek 1-3 galdu du Atletico Madrilen aurka Ipuruan Emakumezkoen Moeve Ligako 12.jardunaldian. Madrildarrak, sei jardunaldi irabazita, behin-behinean Ligako bigarren postura igo dira. Gaurkoarekin, armaginek zazpi partida daramatzate ligan garaipenik eskuratu gabe, eta jaitsiera postuak bi puntura dituzte.