Lucas Boye: “Gaur dena ondo ateratzen den egun horietako bat izan da”
Alavesek 3-1 menderatu du Coruñako Deportivo Mendizorrotzan, eta 8 partidako bolada txarrari amaiera eman dio 3 puntu eskuratuta. Lucas Boye aurrelari argentinarra izan da neurketako jokalaririk onena, eta talde babazorroari berriro abantaila eman dion 2-1eko gola sartu du. Neurketa amaieran pozik agertu da taldeak egindako lanarekin, eta gaurkoa "dena ondo ateratzen den egun horietako bat" izan dela nabarmendu du.