Urreisti-Atain vs Laduche-Manci, Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldian
Urreistik eta Atainek Laduche eta Manci izango dituzte aurkari astelehenean, Eusko Label Winter Serieseko bosgarren jardunaldian. Laduchek eta Mancik lehen partida galdu egin zuten, eta, gainera, ez zuten punturik batu. Urreistik eta Atainek, ordea, garaipena erdietsi zuten, hiru puntu eskuratuta.