Eneko Otaño zorabiatu eta erori egin da azken enborrean, baina berriz altxatu eta lanak bukatu ditu
Eneko Otañok oso gaizki pasatu du azken enborrean. Gogor lehiatu eta gero, zorabiatu egin da. Kolpe hutsak ematen ari zela, atzeraka erori da. Zorionez, ez da ezer larriagorik gertatu. Frontoian bertan suspertu da.