Bi partida irabazita eta bat galduta ekin dio Euskal Pilota Selekzioak Argentinako Munduko Txapelketari
Nagore Martinek eta Julen Alberdik euren lehiak irabazi dituzte Munduko Pilota Txapelketako lehen jardunaldian. Gizonezkoen gomazko paletan, aldiz, Mexikoko ordezkariak Unai Sagarzazu eta Julen Loidi baino gehiago izan dira.