Aldai, Gaminde, Ibarrola eta Zabaleta, finalerdietan
Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finalerdiak erabaki dira Mallabian. Final-laurdenetako lau partiduak erreskadan jokatu dira. Amaia Aldaik Arrate Bergara kanporatu du, 22 eta 11. Ondoren, Enara Gamindek eta Laia Salsamendik neurtu dituzte indarrak. Gaminde nagusitu da 22 eta 14. Aizane Ibarrolak ere txartela eskuratu du, Olatz Arrizabalagari 22 eta 21 irabazi eta gero. Goiuri Zabaleta ere barruan da; 22 eta 8 gailendu zaio Madalen Etxegarairi.