Alavesek amaiera eman dio bolada txarrari etxean, Deportivo mendean hartuta (3-1)
Azken 8 partidak galdu ostean, talde babazorroak urrezko 3 puntu lortu ditu, garaipenen lehorteari amaiera emanez. Angel Perez, Lucas Boye eta Denis Suarez izan dira Gasteizko taldearen golegileak.