493 borrokalarik distira eman diote Nazioarteko Maider Unda Kopari
Lasesarre kiroldegian 64 klubetako ia 500 borrokalari elkartu dira. Frantziatik eta Poloniatik ere etorri dira lehiatzera. Goizean haurren txanda izan da eta arratsaldean berriz, 15-17 eta 20 urtez azpikoena eta seniorrena. Etxekoen artean, nabarmentzekoak, Aser Ebro, Bezabeh Garcia eta Ainhoa Santamaria. Txapelketa edizioz edizio handitzen ari da eta dagoeneko erreferente bilakatu da.