Asier Martinez
2023/12/29 - 22:08
Asier Martinezek min hartuta amaitu du Nafarroa Arenako 60 metroko hesidun probako finalerdia
Asier Martinez atleta nafarrak Nafarroa Arenan korrika egiteko aukera izan du. Bigarren izan da 60 metroko hesidun probako finalerdian, baina min hartuta amaitu duenez, ez du finalean parte hartu.
2023/12/28 - 18:20
Asier Martinez: ''Aurreko ziklo txar horrekin apurtzea da Nafarroa Arenan egotearen helburua''
Nafarroa Arenan atletismoko maila goreneko ekitaldia jokatuko da bihar, Navarra Indoor Athletics. Nazioarteko hainbat izar bilduko dira bertan, baina iruindarrentzat erakargarririk handiena Asier Martinezen itzulera bertatik bertara ikustea izango da, 10 hilbabetez lehiatu gabe egon ondoren.
2023/07/27 - 17:50
Asier Martinezek agur esan dio aurtengo denboraldiari
Hartara, atleta nafarrak ez du parte hartuko abuztuan, Budapesten, jokatuko den Munduko Txapelketan.
2023/02/27 - 17:04
Asier Martinez ezingo da Istanbulgo Europako Txapelketan izan, lunbalgia diskal batengatik
Zizur Nagusiko atletak ez du parte hartuko Pista Estaliko Europako Txapelketan; Turkiako hiriburuan jokatuko dute, martxoaren 2tik 5era bitartean. Iker Arotzena hondarribiarra eta Markel Fernandez sopeloztarra, aldiz, bertan izango dira, luzera jauzian eta 4x400 lasterketan, hurrenez hurren.
2022/08/21 - 20:14
Senideek eta lagunek harrera egin diote Asier Martinezi
Asier Martinez Noaingo aireportuan lurreratu da, senide eta lagun batzuk zain zituela. Joan den asteazkenean, Zizurkoa Europako txapelduna izan zen 110 metroko hesi lasterketan.
2022/08/18 - 13:58
Horrela bizi eta ospatu zuten Asier Martinezen jarraitzaileek haren garaipena Municheko finalean
Asier Martinezen jarraitzaileek telebistaz zein bertatik bertara jarraitu zuten nafarraren urrezko dominaren garaipena. Ikusi bideo honetan haien ospakizunak.
2022/08/18 - 12:52
Asier Martinez: ''Oraindik ez dut sinisten, oso oso pozik nago''
Asier Martinezek 110 metroko hesidun proba bereganatu zuen Municheko Europako Txapelketan. Entzun urrezko domina irabazi ostean egin zituen adierazpenak.
2022/08/18 - 02:16
Asier Martinez: "Garaipen hau nire idoloa den Martinoten aurrean lortzea sinestezina da, oso pozik nago"
Nafarroako kirolaria 110 metroko hesidun probako Europako txapelduna da. Municheko Europako Txapelketan urrezko domina bereganatu du, finalean Martinot-Lagarde mendean hartuta milaren bakarragatik.
2022/08/18 - 00:37
Asier Martinez, Europako txapeldun 110 metroko hesidun proban
Nafarroakoak urrezko domina lortu du Europako Txapelketan, 110 metroko hesidun proban garaipena erdietsita, 13,14 segundoko markarekin. Milaren bakarragatik hartu du mendean Martinot-Lagarde.
2022/07/18 - 11:54
Asier Martinez, brontzea Atletismoko Munduko Txapelketan
Atleta nafarrak hirugarren egin du 110 metroko hesidun proban bere marka pertsonala ondu eta gero (13,17).
2022/03/20 - 21:33
Asier Martinez, laugarren 60 metroko hesidun probako finalean
Atleta nafarra hirugarren postutik lau ehunenera geratu da, Grant Holloway estatubatuarrak irabazi duen proban.
2021/08/07 - 17:14
Harrera beroa egin diote Asier Martinezi familiak eta lagunek
Asier Martinez atleta nafarra eguerdian iritsi da bere herrira, eta txalo artean egin diote harrera, Tokion 110 metroko hesidun probako finalera sailkatu eta diploma olinpikoa eskuratu ostean..
2021/08/05 - 10:25
Asier Martinezek eta Iñigo Peñak seigarren postuan bukatu dituzte beren finalak
Asier Martinez nafarrak bere marka hobetu du hesidun 110 metroko probako finalean, baina ezin izan du podiumera igo. Iñigo Peña zumaiarrak ez du emaitza hoberik lortu K2-1.000 metroko finalean, eta domina eskuratzeko borrokan aritu diren kayaken atzetik heldu da helmugara, segundo batera.
2021/08/04 - 11:04
Asier Martinez, 110 metro hesiduneko finalera; Odei Jainaga, lehiaketatik kanpo xabalinan
Atleta nafarra bigarren aukeran sailkatu da, bere txandan hirugarren geratu ostean. Bestalde, jaurtitzaile gipuzkoarrak, eskuineko sorbalda minduta zuela, ezin izan du aurrera egin lehiaketan.
2021/03/07 - 23:03
Asier Martinez nafarra, laugarren 60 metroko hesidun proban
Iruindarra brontzezko dominatik 4 ehunenera geratu da, Torunen (Polonia) jokatutako pista estaliko Europako Txapelketan.