2026ko Gasteizko Maratoi Erdiaren 4.000 dortsalak agortu egin dira
Gasteizko 47. Maratoi Erdian 4.163 lagunek izena eman dute, atleta profesionalak eta federatuen artean; abenduaren 14an bilduko dira Gasteizko kaleetan.
2026ko Gasteizko Maratoi Erdiak bere 4.000 dortsalak agortu ditu; zehazki, Gasteizko Maratoi Erdiaren 47. edizioan 4.163 lagunek eman dute, atleta profesionalak eta federatuen artean; abenduaren 14an bilduko dira Gasteizko kaleetan.
Euskal atletismoko froga zaharrena baliagarria izanen da Arabako eta Euskadiko txapelketetarako. Dortsalak horrela banatuko dira; 3.245, gizonezkoentzat, eta 918 emakumezkoentzat; horiek parte-hartze marka berria ezarri dute. Araba izanen da lurralde ordezkatuena, 1517 atletekin (%3 6,44), Gipuzkoak jarraitzen dio 742rekin (% 17,82) eta hirugarren Bizkaia, 674rekin (%16,19).
Aurtengo garaipena lortzeko faboritoen artean, Urko Herran, azkeneko lau edizioetako irabazlea, Carles Montllor, Imanol Larrañaga, Joseba Diaz edo Eneko Aguirrezabal daude. Emakumezkoen proban, berriz, faborito gehiago daude; Elena Loyo gasteiztarra, nabarmentzen da eta borrokan egonen dira Arrate Mintegi eta Diana Vecillas.