Behobia-Donostia, atletismoaren jai erraldoia
30.000 korrikalari baino gehiagok osatuko dute Behobian hasi eta Donostian jarraipena izango duen atletismoaren jai erraldoia. 20 kilometroko ibilbidea aurretik eta aski ezagunak ditugun malda eta jaitsierak bitartean. Lasterketa bat baino gehiago da Behobia, zalantzarik gabe, eta aurtengo 54. edizioa ez da gutxiago izango, Iraitz Arrospide atleta gipuzkoarrak baitioen bezala "Olinpiar Jokoez baino gehiago hitz egiten da kalean Behobiaz".
Azter dezagun, beraz, lehen postuetan lehian arituko diren korrikalariak: Jaume Leiva dugu faborito nagusia aurtengo edizioan, baina ez ditu gauzak batere erraz izango, aldamenenean sasoi betean dauden Ivan Fernandez eta Iraitz Arrospide gipuzkoarra izango baititiu arerio nagusienetarikoak. Azken honek, eguraldia zein den iazko marka hobetetzen saiatuko da, berak dioen bezala, ordea, "euria eta haizearekin zailagoa izango da dena". Gainera, "inoiz baino hobeto" dagoela ziurtatu du Arrospidek, eta hurrengo Valentziako Maratoiari begira egindako preparazioak sasoi betean iristera ahalbidetuko omen duela.
Iazko edizioko garailea den Carlos Castillejok du probaren marka, zeinak 2016an 1:00:19ko denboran burutu zuen proba. Emakumezkoetan, Vanessa Veiga dugu zeinak 2014ean 1:09:58ko denboran burutu zuen lasterketa, eta ordutik, ez du inork ere lortu bere marka haustea. Ikus dezagun, bada, 2018 honetan historiako denborarik azkarrenak iristen diren edo arestian aipatutako marka hauek bere horretan jarraitzen duten.
Bestalde, emakumezkoen parte-hartzeari dagokionez, aipagarria dugu 1999. urtean %9.44koa izan zela tezbestekoa, eta edizioek aurrera egin ahala, portzentaiak gora egin du etengabe 2018. urte honetan batezbestekoa %24.48koa izan arte.
Horren harira, Oihana Kortazarrekin egon nahi izan dugu, munduko mendi lasterketaririk onenetako bat eta Behobia 2012ko garailea. "Nire kasuan, ez zan aparteko gakorik egon, denboraldi hortan asfaltoan asko nenbilen eta hurrengo astean mendi maratoi azkar bat nuen Argentinan, beraz, "entrenamendu" bezala hartu nuen Behobia eta entrenamenduak eta zortea lagun izanda, irabazi egin nuen".
Behobia-Donostia arrakastaz gainditzeko aholkuak adituen eskutik
"Azkenengo momentuan ezin da aurretik egin ez duguna egin eta hori argi izan behar dugu. Azken egun hauetan irteerek suabeak izan behar dte (%60an). Ez dira azken orduko mirariak existitzen eta tentuz hartu behar dira gauzak. Gauza arraroak edo berriak probatzen hasten baldin bagara, geure txarrerako izan daitezke eta negatiboki eragin (azken momentuko dietak, zapatila edo material berria). Egun bat lehenago, aktibazio txiki bat egin edo atsedena hartzea komeni da. Probaren egunean, ondo berotu (batez ere eguraldia ona baldin ez bada), eta geure erritmoa mantentzen saiatu behar gara. Horretan jarri arreta eta ahaztu aldamenekoek zer egiten duten, eta, batez ere, gozatu aukera eta momentua", azaldu du Iosu Fdz. De Gamboak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatuak eta korrikalarien entrenatzaileak.
Elikadurari dagokionez, "kirola bezala aurretik entrenatu beharreko zerbait da, beraz, proba egunean ez da komeni esperimenturik egitea, aurretik probatuta izango dugu bertan jan eta edango duguna. Bestalde, aurreko egunetan hidratazio egoki bat aurrera eramatea komeni da, atentzioa jarriz edaten dugun horri. Horrez gain, karbohidratoetan aberatsak diren elikagaiak jatea ere komeni da gure energia gordailuak beteta egon daitezen. Horretarako, arroza, pasta, patata, kuskusa… eta tankerako elikagaien kontsumoa handitu beharko da. Aurreko elikagai hauek zuriak izatea komeni da, integralak badira, zuntz kopuruak arazo gastrointestinalak eragin baititzake", azaldu digute On Ekin zentroko nutrizionistek.
"Probaren egunean, hidratazioa eta elikadura kontrolatzea ere komeni da, hau da, ura eta isotonikoa erabiliko ditugu hidratatzeko; azken hau gatz mineralak mantentzeko izango da egokia, izerdiarekin galdu egiten baitira. Elikadurari dagokionez, gelak, barritak (etxean egindakoak edota erositakoak), datilak, menbriloa, mahaspasak, platanoa… jatea aukera on bat litzateke. Hau gure gorputzeko energia mantentzeko da garrantzitsua.", azaldu dute nutriziniostek.
Azkenik, ezinbestekoa deritzote konpetizio ostean ere, hidratazio egoki bat mantentzeari eta karbohidrato eta proteinetan aberatsak dire elikagaiei; esaterako, fruta, arrautza, zerealak…
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal ordezkaritzak hainbat domina eskuratu ditu Espainiako Atletismo Txapelketan
Carrascal jauzi hirukoitzean lortutako urreaz gain, Serranok, San Juanek, Larraurik eta Trecetek garaipena lortu dute 4x100 erreleboetan. Manu Quijera ere garaile izan da pertika jaurtiketan.
Eneko Carrascal, aire libreko jauzi hirukoitzeko Espainiako txapeldun berria
Realeko atletak Espainiako Txapelketa irabazi du Malagan, aire librean, 16,50 metroko markarekin, eta lorpen hori neguan lortutako tituluari gehitu behar zaio.
Mikel Arrasatek urrezko domina irabazi du eta Helene Alberdik brontzezkoa Distantzia Erdiko Triatloiko Europako Txapelketan
Lekeitiarrak urrezko domina lortu du (3h10:38), Guillem Montiel ordura arteko kontinenteko txapeldunari minutu bateko aldea aterata.
Martin Segurola eta Irati Mitxelena, protagonista Ordiziako Meetingean
Martin Segurolak Euskadiko errekorra hautsi zuen 800 metroko lasterketan bukaera ikusgarri bat eginda. Irati Mitxelenak, bere aldetik, sei metro eta 77 zentimetroko jauzia lortu zuen, Europako Txapelketan parte hartzeko gutxienekoa.
Markel Fernandez: “Azken bi urte hauek oso onak izan dira; 2028ko Joko Olinpikoetan egotea espero dut”
Markel Fernandezek, abiadura-lasterketetan espezializatutako atletak, palmares zabala du atzean. Lortu duenaz oso harro dago bizkaitarra, baina Los Angeleseko joko olinpikoak ditu begiz jota. Aurretik, ordea, Ordizia Meeting-era joango da, denbora 400m-tan jaisteko asmoz.
Ordizia Meetingaren hamargarren edizioan Altamirako zelaiak edukiera handiagoa izango du
Datorren larunbatean, Jose Antonio Peña Nazioarteko Meetinga zuzenean jarraitu ahal izango da 17:45etik aurrera kirolakeitb.eus-en, 19:45etik aurrera ETB ONen eta 21:00etatik aurrera ETB1en.
Irati Mitxelena: “Gogotsu nago Ordizia Meetingerako; ea espero dudan saltoa ateratzen zaidan”
Ordizia Meetingeko erakargarri nagusietako bat izango da Irati Mitxelena atleta donostiarra. Onenen artean egonkortu da luzeera jauzian, 6’60m-ko saltoa normalizatzea lortu duela adierazi du. Ama ordiziarra izanda, gogotsu dago etxean lehiatzeko.
Noah Lylesek munduko marka hautsi du 150 metroetan: 14.67 segundo!
Atleta estatubatuarrak, egungo 100 metroetako eta 200 metroetako munduko txapeldun olinpikoak, 25 ehunenetan jaitsi du Kishane Thompson jamaikarraren marka.
Antonio Benito eta Alanis Siffert nagusitu dira Zarauzko Triatloian
Gizonezkoetan Antonio Benitok, eta emakumezkoetan, Alanis Siffertek irabazi dute Zarauzko Triatloia. Faboritoen artean zeuden biak, eta ez da sorpresarik egon, hortaz. Hirugarren garaipena du Siffertek Zarautzen; bigarrena Benitok. Gizonezkoetan, lan bikaina egin du Mikel Arrasatek eta bigarren izan da. Emakumezkoetan, Helene Alberdi izan da bigarren.
Asier Martinezek 110 metroko hesidun proba irabazi du Savonan, Italian
Kirolari nafarrak lehen postua lortu du, 13:34ko denborarekin; Lorenzo Simonelli italiarra, Europako indarreko txapelduna, hirugarrena izan da.