ESPAINIAKO TRAINERU TXAPELKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau euskal traineru arituko dira Espainiako Txapelketan Moañan

Donostia Arraun Lagunak emakumezkoen modalitatean arituko da, eta Orio, Kaiarriba Donostiarra eta Zierbena gizonezkoenean.

Donostia Arraun Lagunak
Argazkia: Espainiako Arraun Federazioa.

Lau euskal ontzik, emakumezko batek eta gizonezko hiruk, hartuko dute parte asteburuan Moañan jokatuko diren Espainiako LXXIX Txapelketan.

Donostia Arraun Lagunak, Euskadiko txapelduna, izango da euskal ordezkaria emakumezkoen proban. Bererekin batera, bost galiziar (Perillo, Tiran, Chapela, Amegrove eta Cabo) eta kantabriar bat (Astillero) lehiatuko dira.

Gizonezkoen estropadan Orio eta Kaiarriba Donostiarra, Euskadiko txapeldun eta txapeldunordea, eta Zierbena, laugarren joan den igandean Getarian, ikusteko aukera izango da. Galiziako Chapela, Cabo, Ares, Samertolameu eta Mecos ontziek ere parte hartuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X