Gizonezkoen 21 traineru, gaur, Kontxako estropadan jokatzeko txartelaren bila
Gizonezkoen 21 traineruk hartuko dute parte gaur, irailak 4, osteguna, jokatuko den Donostiako Banderarako sailkatzeko estropadan.
Sailkapen-estropada eta hurrengo jardunaldiak zuzenean izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 17:40an hasita. Erlojupekoa eginda jokatuko dituzte, 18:00etan hasita, eta traineru guztiek bukatutakoan jakingo dugu nortzuk sailkatu diren Kontxako estropadarako. Parte-hartzaileek hiru milia egin beharko dituzte, eta ziaboga bakarra.
Emaitzak ez du behin betiko sailkapenerako balioko. Izan ere, bi jardunaldi nagusietako denborak baliatuko dituzte Urdaibai egungo txapeldunaren lekukoa nork hartuko duen argitzeko.
Irailaren 7an eta 14an jokatuko dute Kontxako Banderako lehia. Emakumezkoen kategorian, 11:00etan ekingo diote lanari bi egunetan; gizonezkoenean, ordea, 12:00etan.
Gizonezkoen sailkapen-proban, irailaren 4an, talde hauek arituko dira:
A Taldea
Bermeo
Ares
Cabo
Getaria
Kaiku
Lekittarra
Ondarroa
Orio
Hondarribia
San Juan
Zierbena
B Taldea
Arkote
Chapela
Hibaika
Lapurdi
Samertolameu
San Pedro
Sotera
Tiran
Zarautz
Zumaia
OHARRA: Donostiarra (Eusko Label ligan ondoen sailkatuta dagoen etxeko taldea) dagoeneko sailkatuta dago, araudian hala jasotzen baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Maddi Landa, Zarauzko arraunlaria: “Kriston eguna izan zen guretzat, sinestu ezinda gaude"
Zarautzek iaz egindako akatsa ahazteko aukera izan zuen asteazkeneko sailkatze estropadan. Aurten, banderaren lehian izango dira eta pozarren daude. Gainera, uretan izango den ETE ligako traineru bakarra da Enbata.
Honela ospatu dute Zarauzko arraunlariek eta zaleek Kontxako Banderan izango direla
Ostegunean egindako sailkatze estropadan, Enbatak zazpigarren postua lortu du, eta, horrenbestez, Kontxan izango da. Estropada amaituta, Zarauzko arraunlariek eta zaleek pozarren ospatu dute hori.
Gertu eduki arren, bidean geratu dira Hondarribia eta Kaiku
Eskutik joan zaie Hondarribiari (zortzigarren) eta Kaikuri (bederatzigarren) Kontxako lehian aritzeko aukera. Erroxe Amunarrizek, burumakur, egindakoa onartzea besterik ez zaiela geratzen azaldu du. Ainhoa Escobal, berriz, pozik agertu da lortutako emaitzarekin.
Donostiarra eta Zarautz une gozoan, Kontxako lehiarako sailkatu ostean
Zarautz eta Donostiarra seigarren eta zazpigarren postuan sartu dira Kontxako Banderaren sailkapen estropadan. Biak ala biak Igandean gozatzea dute helburu, baita ahal bezain postu onenean amaitzea ere, noski.
San Juan, Astillero, Tolosaldea, Orio, Hibaika, Donostiarra eta Zarautz sailkatu dira emakumezkoen Kontxako Banderarako
Ostegunean jokatu duten sailkatze estropadan, zazpi klub horiek lortu dute txartela, eta, hortaz, Arraun Lagunakekin batera, Kontxako Banderan izango dira, hurrengo bi igandeetan. Ziabogan, Kaikuk eta Tiranek Zarautzen denbora bera egin dute, baina, bigarren luzean, Enbata Tiran eta Bizkaitarra baino arinago joan da.
ZUZENEAN: Kontxako Banderako emakumezkoen sailkatze-estropada
Ikusi, zuzenean, 2026ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren emisioa, irailaren 3an, 17:40tik aurrera. Tolosaldea, San Juan eta Orio dira faboritoak, eta Astillerok, Hibaikak eta Donostiarrak ere aukera dute sailkatzeko. Horietako guztietako baten batek ez balu maila emango, hortxe izango dira Hondarribia, Zarautz, Zumaia, Perillo eta Chapela, igandean Donostian izateko prest.
2026ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze estropadaren irteera ordena
Irteeran lehena Hibaika izango da, eta Amegrove arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
San Juan eta Zarautz, Kontxako Bandera lortzeko zorian
San Juan eta Zarautz Kontxako Banderarako sailkatzeko zorian izan dira, zortzigarren eta bederatzigarren postuetan, hain zuzen ere. San Juango arraunlari den Jon Arbonak azaldu du Ligan zentratu direla eta Kontxan sorpresa ematera etorri direla. Zarauzko Axi Manterolak, berriz, egindako estropadak play-offerako konfiantza emango diela dio.
Lekittarra eta Ondarroa olatu aparretan, Kontxarako azken bi postuak lortu dituzte eta
Lekittarra eta Ondarroa izan dira Gizonezkoen Kontxa Banderako sailkatze estropadako seigarren eta zazpigarrenak. Xanet Gimenorekin (Ondarroa), eta Iñaki Goikoetxea Saguarekin (Lekittarra) egon gara, biak pozik daude, eta datorrenari begira.
Zierbena, Orio, Hondarribia, Bermeo, Getaria, Lekittarra eta Ondarroa gizonezkoen Kontxako Banderarako sailkatu dira
Asteazkenean egindako sailkatze estropadan, zazpi klub horiek lortu dute txartela; Donostiarrarekin batera arituko dira hurrengo bi igandeetan, azken hori sailkatuta baitzegoen. Zarautzek gertu izan du sailkatzea, baina, azkenean, ezin izan du hobetu Ondarroak egindako denbora.