Oriok Ondarroan ere ez du aurkaririk izan
Oriok irabazi du larunbat honetan jokatu den Eusko Label Ligako XLI. Ondarroako Bandera. Gipuzkoako traineruak aurtengo 12. bandera irabazi du, eta are bideratuago utzi du liga, 176 puntu baititu jada.
Hasiera ohi baino parekatuagoa izan da ohorezko txandan. Oriok eta Zierbenak erritmo bizia jarri dute, baina lehen ziabogaren ostean Donostiarrak olatu ona harrapatu du eta buruan jarri da. Hala ere, ez du asko iraun, eta hirugarren ziabogarako, Oriok, aurreko estropadetan bezala, bere nagusitasuna erakutsi du, 19 minutu eta 49 segundoko denbora eginda. 10 segundoko abantaila atera dio bigarrenari, Zierbenari, 17koa Donostiarrari eta 32koa Urdaibairi.
Ondarroa gainditu beharreko lehen denbora ezarri du bere etxean, lehen txandan 20 minutu eta 45 segundoko denborarekin nagusituta. Haren atzetik heldu dira Cabo (+10), Ares (+19) eta Kaiku (+47).
Bigarren txandan, aldiz, Getaria izan da jaun eta jabe, eta Urdaibai gainditu du sailkapenean. Gipuzkoako trainerua nagusitu zen Ondarroan iaz, eta aurten ere sorpresa eman nahi izan dute. Lehen ziabogatik agindu dute, eta helmugan alde zabala atera die aurkariei, 20 minutu eta 16 segundoko denbora markatuta. Hondarribia 12 segundora heldu da, Lekittarra 30era eta San Juan 45era.
Zure interesekoa izan daiteke
Iker Zabala: “Denboraldiaren bigarren erdi oso eskasa egin beharko genuke Ligak eskuetatik ihes egiteko"
"Liga erabakita dagoela uste dut, goizegi da esateko, baina abantaila eta errendimendua ikusita, oso zaila da eskuetatik ihes egitea", esan du Orioren entrenatzaileak. "Asteburu izugarria izan da, larunbatean zein igandean trainerua oso ondo ibili da", azpimarratu du. Hala ere, "aurkariek aurrerapauso bat eman dute", ohartarazi duenez.
Orioren azken metroak Lekeitioko estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Lekeitiko estropadan, ontzi barrutik ikusita.
Gorka Aranberri: “Begiz jota geneukan Lekeition bandera bat irabaztea lehenengoz"
Gorka Aranberri Orioko patroiak Lekeition irabazitako banderaz hitz egin du, Eusko Label Ligako 11. jardunaldian.
Orioren azken metroak Santurtziko Ikurrinean
Ikusi berriro nolakoak izan diren Eusko Label Ligako Santurtziko Ikurrinaren azken metroak. Oriok astindu du bandera.
Ander Zabala: “Santurtzin estropadak beti dira oso fisikoak”
Orioko arraunlaria oso pozik agertu da Santurtziko Ikurrina irabazi ostean, baita denboraldi oso ona egiten ari direlako ere. Ander Zabala santurtziarra da, gainera, eta etxean arraun egitea beti da berezia.
Orioren estropada Fabrika Banderan, minikameratik ikusita
Oriotar ontziak Eusko Label Ligako zortzigarren jardunaldian Gorka Aranberriren ontziak irabazitako estropada, ontzi barruko minikameratik ikusita.
Gorka Aranberri: “Estropada eroa izan da”
Orioko patroiak San Nikolas ontziaren garaipenaz hitz egin du. Onartu du estropada "eroa" izan dela: "Itsasoaren nibelean jartzen ez bazara, jan egiten zaitu". Gaurko kondizioak arriskutsuak izan direla onartu du, baina "arrauna hau da", esan du.
Joseba Rodriguez: “Tentsio handia egon da hasieratik bukaerara arte”
Orioko arraunlariak lurretik ikusi du gaurko estropada. Estropada estua izan dela esan du eta gaurko garaipenarekin pauso handia eman dutela Eusko Label Ligan. Gaur Zierbenak jarri dizkie zailtasunak, baina "arerioak denak dira". Bi bandera irabazi eta gero Galizian, etxerako bidaia errazagoa izango dela aitortu du.
Orioren estropada Orio Kanpina Banderan, minikameratik ikusita
Oriotar ontziak Eusko Label Ligako bosgarren jardunaldian Gorka Aranberriren ontziak irabazitako estropada, ontzi barruko minikameratik ikusita.
Gorka Aranberri: “Atzo gozatu ez nuena gaur gozatu dut”
Gorka Aranberri, Orioko patroiak, gaurko Orio Kanpina estropadako bizipenak partekatu ditu. Castron mailarik onena ez eman eta gero, etxeko estropadan azkarrenak izan dira. Aranberrik esan du larunbatean bezalako kolpeak “beharrezkoak” direla, bai kirola hobea izateko eta bai bere trainerua lehiakorragoa izateko.