Oriok bideratuta utzi du Zarauzko Ikurrina, hasieran sufritu badu ere
Oriok bideratuta utzi du Zarauzko Ikurrina, lehen jardunaldia nagusitasunez irabazita. San Nikolas ontziak 20 minutu eta bi segundo behar izan ditu lanak bukatzeko, eta 12 segundoko tartea atera die bigarren eta hirugarren tokian sailkatu diren Urdaibairi eta Zierbenari, hurrenez hurren. Horrenbestez, abantaila politarekin abiatuko du igandeko saio erabakigarria.
Estropada gorabeheratsua eta ederra ikusi dugu larunbat honetan Zarauzko uretan. Ohorezko txandan, Zierbena ausardia handiz abiatu da, egurra emateko gogoz, eta berea izan da ekimena lehen hamar minutuetan. Haren atzetik joan dira Donostiarra, Orio eta Urdaibai.
Hirugarren luzeko bigarren zatian, baina, Orio galipoen parean jarri da lehen aldiz, eta, azken maniobraren ostean, hiruzpalau segundoko tartea ireki du Gorka Aranberrik zuzendutako kuadrillak.
Ohi bezala, indarrak ondo neurtu ditu Oriok, eta azken luzean erritmoa areagotu du, aurkariak behin betiko atzean utzita, estropada irabazteko.
Urdaibairen bukaera ere bikaina izan da, atzetik aurrera eginda, bigarren tokian sailkatu baita, 12 segundora. Zierbena, azkenean, hirugarren izan da, Bou Bizkaiarekin batera helmugaratuta.
Donostiarrak, berriz, bosgarren postuan amaitu du, bigarren txandan aritu den Getariak denbora hobea egin baitu. Horrela, bada, Esperantza trainerua ohorezko txandan lehiatuko da igandeko estropadan.
Gaurko emaitzak kontuan hartuta, Oriok eskura dauka Eusko Label Ligako titulua, 27 puntura baitu jada Zierbena. Bestalde, Cabok mirari bat beharko luke ez jaisteko, eta ia ziurtzat eman daiteke Kaikuk jokatuko duela elitean segitzeko play-offa.
Zure interesekoa izan daiteke
Orioren estropada Fabrika Banderan, minikameratik ikusita
Oriotar ontziak Eusko Label Ligako zortzigarren jardunaldian Gorka Aranberriren ontziak irabazitako estropada, ontzi barruko minikameratik ikusita.
Gorka Aranberri: “Estropada eroa izan da”
Orioko patroiak San Nikolas ontziaren garaipenaz hitz egin du. Onartu du estropada "eroa" izan dela: "Itsasoaren nibelean jartzen ez bazara, jan egiten zaitu". Gaurko kondizioak arriskutsuak izan direla onartu du, baina "arrauna hau da", esan du.
Joseba Rodriguez: “Tentsio handia egon da hasieratik bukaerara arte”
Orioko arraunlariak lurretik ikusi du gaurko estropada. Estropada estua izan dela esan du eta gaurko garaipenarekin pauso handia eman dutela Eusko Label Ligan. Gaur Zierbenak jarri dizkie zailtasunak, baina "arerioak denak dira". Bi bandera irabazi eta gero Galizian, etxerako bidaia errazagoa izango dela aitortu du.
Orioren estropada Orio Kanpina Banderan, minikameratik ikusita
Oriotar ontziak Eusko Label Ligako bosgarren jardunaldian Gorka Aranberriren ontziak irabazitako estropada, ontzi barruko minikameratik ikusita.
Gorka Aranberri: “Atzo gozatu ez nuena gaur gozatu dut”
Gorka Aranberri, Orioko patroiak, gaurko Orio Kanpina estropadako bizipenak partekatu ditu. Castron mailarik onena ez eman eta gero, etxeko estropadan azkarrenak izan dira. Aranberrik esan du larunbatean bezalako kolpeak “beharrezkoak” direla, bai kirola hobea izateko eta bai bere trainerua lehiakorragoa izateko.
Aranberri: “Basurde zauritua bezala atera gara"
Gorka Aranberri Orioko patroiak onartu duenez, Bilboko Banderan jasotako kolpea ondo etorri zaie Zierbenan "basurde zauritu" bezala atera eta estropada bereganatzeko. Itsasoaren baldintzak ikusita, lan gogorra egin dutela adierazi tu, eta pozik da lortutako emaitzarekin.
Orioren azken metroak Petronor Banderan, ontzi barrutik ikusita
Oriok bigarren garaipena lortu du Eusko Label Ligako hirugarren jardunaldian Petronor Bandera irabazita, Zierbenan. Hauek dira estropadako azken metroak, ontzi barruko minikameratik ikusita.
Orioren azken metroak
San Nikolas ontzia nagusi izan da Buitrago del Lozoyako uretan (Madril), eta Pueblos con Vida Comunidad de Madrid bandera irabazi du Eusko Label Ligako denboraldiko lehen estropadan.
Gorka Aranberri: “Hanka onarekin hasi dugu denboraldia"
Oriok Pueblos con Vida Comunidad de Madrid bandera irabazi du, Buitrago de Lozoyako (Madril) Riosequillo urtegian jokatu den Eusko Label Ligarako lehen estropada puntuagarria, eta garaipena lortzeko faborito nagusi jotzen zuten iragarpenak berretsi ditu.
Gorka Aranberri: “Gogotsu gaude ligari ondo ekiteko, eta erronkak berdinak izan behar dira"
"Bigarren urtea dugu lan era berdinarekin, eta hori nabaritu behar da", azpimarratu du Orioko patroiak. Aurtengo denboraldi hasierako traineruaren maila eta iazkoa desberdinak direla aitortu du Aranberrik. "Gu ezin gara aurkarien begira egon", ohartarazi du.