ZARAUZKO IKURRINAREN LEHEN JARDUNALDIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oriok lehen pausoa eman du Zarauzko Ikurrina eskuratzeko

San Nikolas ontziak 10 segundoko errenta garrantzitsua lortu du Zierbenaren eta Bermeoren aurretik bukatu ondoren, biharko bigarren jardunaldian udako hamahirugarren bandera eskuratzeko.

Orio en la primera  jornada de la Ikurriña de Zarautz
Oriok irabazi du Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia.

Oriok gogor jo du. Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldia irabazi du, eta 10 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Zierbenari, udako bere hamahirugarren bandera bihar erabakita uzteko. Bermeo hirugarren izan da 15era, eta Donostiarrak osatuko du ohorezko txanda, gaur bigarrena irabazi ostean.

Gorka Aranberrik zuzentzen duen taldeak ez du erritmoa jaitsi, eta Eusko Label Liga bigarrenez jarraian irabazi nahi du lehenbailehen. Horretarako, San Nikolas ontzia espekulaziorik gabe atera da garaipenaren bila, eta berehala jarri da estropadaren buruan.

Lehen hiru luzeetan, Bermeok ez die utzi horixkei besteengandik aldentzen, eta 3-4 segundora ibili da une oro. Hala ere, azken luzean, Oriok martxa bat gehiago sartu du, eta Zierbenak Asier Zurinagaren ontzia harrapatu du. Bizkaiko ontziak bigarren amaitzeko lehian aritu dira, eta epaileek ere esku hartu behar izan dute azken metroetan, bandera zuria erakutsiz. Zierbenak Oriok baino 10 segundo gehiago behar izan ditu, eta bigarren sailkatu da azkenean, eta Bermeo lehen sailkatuak bino 15 segundo gehiago behar izan ditu; Getaria laugarren postuan sartu da, oso urruti.

Bigarren txandan, Donostiarrak bere sasoi gozoa luzatu du, eta bihar ohorezko txandan arituko da gaur lortu duen laugarren postuari esker. Arkaitz Diazek zuzentzen duen taldeak duela aste batzuk utzi zuen atzean zuloa, eta indartsu heldu da uda amaierara. Egia esan, gaurkoan ez dute aurkaririk izan euren txandan, eta bigarren luzean dena erabakita utzi dute euren alde. Lekittarra izan da bigarren, Hondarribia eta Ondarroa menderatuta.

Lehen txandan, Aresek sendotasun handia erakutsi du, denboraldi amaieran sailkapena behetik benetan estutzen hasi denean. Galiziarrak nagusi izan dira hasieratik amaierara arte. Atzetik, aldiz, berdintasuna izan da nagusi, Santurtzi, Chapela eta San Juan oso parekatuta ibili baitira. Azkenean, Sotera bigarren geratu da Chapelaren aurretik, eta San Juanek azken luzean behera egin du, eta laugarren bukatu du. Pasaitarrek gero eta hurbilago dituzte sailkapeneko azken tokiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X