Orio trebe ibili da Santurtzin ere
Orioko arraunlariak, Santurtziko ikurrina eskuratu berritan. Argazkia: EFE
Orio gailendu da gaur Eusko Label Ligako Santurtziko XVLII. Ikurrinan, ibaiko baldintzetara ere ederki moldatzen dela erakutsiz. Lehen eta bigarren txandak hankaz gora jarri dituzte kaleen arteko desberdintasunek, baina faboritoen artean ez da sorpresarik egon eta Oriok zazpigarren garaipena lortu du.
Ohorezko txandak izan ditu arraun egiteko baldintza onenak, eta hori nabaria izan da lehiatzeko orduan. San Nikolas ontziak hasieratik hartu du estropadako agintea, Zierbena, Bermeo eta Getaria atzean utzita. Emoziorik gabeko txanda izan da, eta Gorka Aranberrik gidatutako ontzia gailendu da 19 minutu eta 38 segundoko denbora eginda. Bigarren Zierbena sailkatu da 11 segundora, hirugarren Bermeo 17ra eta laugarren Getaria 21era.
Beste bi txandetako lehia estuagoa izan da. Korronteek hegaletako kaleak bilatzera behartu dituzte traineruak, eta bata bestearen atzetik ibili behar izan dira. Horrek epaileek zenbait abisu ematea eragin du; izan ere, elkarren artean gehiegi hurbildu dira batzuetan.
Hala, Chapelak lortu du lehen txandako denborarik onena, 20 minutu eta 8 segundoko denbora eginda. Zalantza zen bigarren txandakoak denbora hori hobetzeko gai izango ziren. Donostiarrak marka hobetu du, ozta-ozta, bi segundo gutxiago behar izan baititu. Gainerakoak, berriz, Chapelaren atzetik geratu dira sailkapenean.
Beheko postuei begira, Ondarroa, San Juan, Lekeitio eta Ares izan dira eguneko ontzi geldoenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Orioko azken metroak Santurtziko Ikurrinean
Ikusi berriro nolakoak izan diren Eusko Label Ligako Santurtziko Ikurrinaren azken metroak. Oriok astindu du bandera.
Ander Zabala: “Santurtzin estropadak beti dira oso fisikoak”
Orioko arraunlaria oso pozik agertu da Santurtziko Ikurrina irabazi ostean, baita denboraldi oso ona egiten ari direlako ere. Ander Zabala santurtziarra da, gainera, eta etxean arraun egitea beti da berezia.
‘Lekittarra' une gozoan da, eta igandean etxean egingo du arraun
Isuntzako emakumezkoen traineruak bere lehendabiziko bandera lortu du. Gizonezkoen trainerua ere bide onetik doa. Igandeko estropadan bikain aritu ziren Getxon, eta hirugarren egin zuten. Lekittarrak mailari eustea zuen helburu denboraldi hasieran eta, oraingoz, urrats sendoak eman ditu hori lortzeko.
Bederatzi bermeotar, ‘Bou Bizkaia' traineruan
Horietako bat Aitor Gondra patroia da. Gainera, Oier Guenak eta Asier Ruiz de Alegriak denboraldi honetan egin dute debuta gorenean. Argi dute kupoen baldintzak mesede egin diela. Orain arte Bilbo, Castro eta Getxoko banderak astindu dituzte.
Bermeoren azken metroak Getxoko Ikurrinan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Euskotren Ligako Getxoko Ikurrinaren azken metroak. Bermeok astindu du bandera.
Jon Salsamendi: “Gaur Bermeo ez da talderik onena izan”
Urdaibako entrenatzailea bere taldearen garaipenarekin pozik agertu da, baina ez du uste Getxoko estropadan arraun egiten onenak izan direnik. Larunbatean itsasoak kendu ziena, baina, bueltan eman die igandean.
Bermeo, amesgaiztotik loriara Getxoko Ikurrina irabazita
Lehen txandan aterata, denborarik onena egin du; Getaria izan da bigarren, eta Lekittarra, berriz, hirugarren. Bestalde, ohorezko txandakoek egun beltza izan dute, eta onena, Zierbena, zazpigarren postuan sailkatu da.
Orioren estropada Fabrika Banderan, minikameratik ikusita
Oriotar ontziak Eusko Label Ligako zortzigarren jardunaldian Gorka Aranberriren ontziak irabazitako estropada, ontzi barruko minikameratik ikusita.
Urdaibai kanporatu egin dute, bigarren ziabogako baliza istriborrean uzteagatik
Asier Zurinagak gidatzen duen ontzia deskalifikatu egin dute XVIII. Fabrika Banderan, bigarren ziabogako baliza istriborrean uzteagatik.