Orio, garaile Zierbenan eta Euskotren Ligako lider berria
Oriok bereganatu du igande honetan Zierbenako uretan jokatu den Edinor Banderaren lehen edizioa, Euskotren Ligako laugarren jardunaldian.
Joaneko luzeran ez dira izan horiak estropadaren agintea eraman dutenak, baizik eta Arraun Lagunak eta Donostiarra traineruek. Hala, batak zein besteak parekatuta egin dute ziaboga 5:33ko denborarekin. Ondoren, 2 segundora oriotarrek maniobratu dute, eta atzerago Hondarribia sartu da, 4ra.
Aitzitik, bueltako luzean, Nadeth Agirrek gidatzen duen taldeak estropadako burua hartu du 800 metroren faltan. Hortik aurrera Donostiarrarekin batera lehia estua izan dute, eta azkenerako horiak nagusitu dira 10:49ko denborarekin (segundo bat baino gutxiagoko aldea atera diote Donostiarrari, 54 ehuneneko, hain zuzen ere).
Haien atzetik atzoko irabazle Arraun Lagunak sartu da hirugarren lekuan 4 segundora. Azken postua Hondarribiarentzat izan da, 11 segundoko atzerapenarekin.
Garaipen horrek sari bikoitza ekarri die oriotarrei, Euskotren Ligako lidertza bereganatu baitute 13 punturekin, nahiz eta Donostiarra traineruak ere puntu kopuru bera izan.
Edinor estropadako denborak:
Euskotren Ligako sailkapen nagusia
Zure interesekoa izan daiteke
Euskotren eta Eusko Label ligetako lehen estropada, Buitrago del Lozoyan
Aurtengo arraun denboraldia Buitrago del Lozoyan abiatuko da, Madrilen, estropada berezi batekin. Lehen hitzordu hori ekainaren 28an izango da. Astearte goizean egin dute aurkezpena.
Mikel Olazabalek Airean saria jaso du
EITBKirolak lantaldeko kazetaria saritu du Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak. Mikel Olazabalek erretiroa hartuko du laster, eta 42 urteko ibilbide profesional luzearen ondoren saria jaso du. Kirol zuzendaria izan da urte askotan ETBn, eta udan estropaden ahotsa eta aurpegia zen.
Orio eta San Juan nagusi Euskadiko Batel Txapelketan
Orio eta San Juan nagusitu dira Euskadiko Batel Txapelketan, Sestaon jokatutako estropadetan garaipena lortuta. Gizonezkoetan, Orio Kaiarriba baino 3 segundo lehenago helmugaratu da, eta 6 segundora sartu da hirugarrena, Zierbena. Emakumezkoetan, San Juan izan da Gipuzkoako 3 klubek osatu duten podiumeko gorenean, eta Zarautz (bigarren) eta Hibaika (hirugarren) izan ditu ondoan.
Hondarribia, olinpiar erako arraunean erakutsitako mailarekin pozik
Asteburu honetan amaitu da estatuko olinpiar erako arraun ligaren lehen edizioa. Hondarribia da gizonezkoen eta emakumezkoen zortzikotearekin parte hartu duen euskal talde bakarra.
Unai Emery eta Hondarribia A. E. lankidetzan arituko dira
Unai Emeryren eta Hondarribia arraun elkartearen arteko lankidetza hitzarmena aurkeztu da. Lortutako akordioa hasiera batean hiru urterako da, baina urte askoz gehiago jarraitzeko asmoz sortu da. Aston Villako entrenatzailea, arrantzalea txikitatik, zoriontsu agertu da.
Eusko Label eta Euskotren Ligak ekaineko azken asteburuan hasiko dira Madrilen
Galizian bi asteburuz lehiatuko dira; uztailaren 17-18an eta abuztuaren 29-30ean. Euskotren Liga abuztuaren 22-23an amaituko da Zarautzen eta Eusko Label Liga irailaren 19-20an Bermeon eta Portugaleten.
Zierbena B eta Astillero, garaile Portugaleten
Astillero, emakumezkoetan, eta Zierbena B, gizonezkoetan, izan dira nagusi arraun denboraldiko lehen proban, Portugaleten. Eguraldiaren eta itsasoaren egoera kaskarrak baldintzatu du proba.
2025eko arraun denboraldiaren laburpena
Gizonezkoetan, Oriok denboraldi historikoa egin du. Nagusitasun handiz gailendu da Eusko Label Ligan, eta Kontxako Bandera eta hiru txapelketa ofizialak ere irabazi ditu. Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak izan da onena, Euskotren Liga, Kontxako Bandera eta Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak bereganatu baititu.
ACTko Euskotren eta Eusko Label ligak Madrilen hasiko dira
ACTren batzarrak jakitera eman duenez, bi ligak ekainaren 28an hasiko dira.
Jose Luis Korta: ''Arraun mundua salbatzeko, harrobiko arraunlari gehiago''
Oriotarrak erretiroa hartuko duela iragarri berri du. Kortak 60 urte eman ditu arraunari lotuta, eta ez sinisteko moduko palmaresa du: 300 bandera baino gehiago irabazi ditu, 16 Kontxa, 53 bider izan da Espainiako txapeldun eta diploma olinpikoa ere badu.