Orio eta Ondarroa garaile, Edinor eta Petronor Banderetan
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Orioren azken metroak Ondarroako Banderan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Ondarroako Banderan, ontzi barrutik ikusita.
Aitzol Elu: “Elkarren artean estutu eta aurrera egin dugu"
Aitzol Elu Orioko arraunlariak Ondarroan lortutako bederatzigarren banderaz hitz egin du, Eusko Label Ligako 12. jardunaldian. Eguraldiak ez diela lagundu adierazi du, baina indarrez eta, "gezurtxo pare batekin", garaipena lortu ahal izan dutela.
Oriok Donostiarraren festa zapuztu du eta Arraun Lagunakek titulua gertuago du Ondarroan irabazita
Udako bederatzigarren garaipena Eusko Label Ligan horientzat Ondarroako Banderan, bigarren izan den Donostiarra saririk gabe utzita. Ondarroa izan da hirugarren etxeko estropadan. Euskotren Ligan, berriz, Arraun Lagunakek bere hamaikagarren garaipena lortu du bere kanoikada berezia jaurtiz.
26 urteko elkarlana du oinarri Hondarribiak
Euskotren eta Eusko Label ligak Hondarribian jokatuko dira igandean. Ama Guadalupekoa ontzia maila nagusian izan da beti txapelketa horretan, sortu zutenetik. Hiru zutabe nagusi daude lorpen horren atzean: Joxemi Elduaien presidentea, Mikel Orbañanos entrenatzailea eta Joseba Amunarriz patroia. 26 urte daramatzate klubean.
Ondarroako estropada eremuko batimetriak eta baldintzak
Euskotren eta Eusko Label ligetako hamabigarren jardunaldian, Ondarroako Bandera izango dute jokoan. Ondarroako estropada eremuko baldintzak eta ezaugarriak ikus daitezke bideo honetan
Hondarribiko estropada eremuko batimetria eta baldintzak
Euskotren eta Eusko Label ligetako hamahirugarren jardunaldian, Hondarribiko Bandera izango dute jokoan. Hondarribiko estropada eremuko baldintzak eta ezaugarriak ikus daitezke bideo honetan.
Iosu Zenarrutzabeitia eta Xanet Gimeno, bi belaunaldi Ondarroako traineruaren popan
Gimenok 19 urte ditu eta lau daramatza Antiguako Amaren popan. Zenarrutzabeitiak, aldiz, 44 urte ditu, eta duela 20 urte baino gehiago utzi zuen arrauna, baina iaz herriko trainerura batu zen berriz ere. Ondarroa une gozoan dago, eta larunbatean etxean egingo du arraun.
Amaia Eguren, Arraun Lagunaken patroia: “Kostatu egiten zait nire burua telebistan ikustea"
Ustekabean iritsi zen arraunera Amaia Eguren, orain bi urte. Dagoeneko hiru bandera astindu ditu eta pozik da. Baina aitortu du ez dela lantegi erraza traineruran popan joatea.
San Juan igo berriak aurreikuspen guztiak gainditu ditu
Sanjuandarrek atzean utzi dute Donostian gertatutakoa. Beldurrak ere atzean utzi dituzte, eta orain gozatzen ari dira. Aurrerapauso handia izan da batelarientzat Arraun Lagunak eta Tolosaldearen pare aritzea.