Zierbena eta Orio nagusi, Caixabank Bandera iskanbilatsuan
Zierbenak, gizonezkoetan, eta Oriok, emakumezkoetan, irabazi dute Castro Urdialesen jokatutako Caixabank Bandera iskanbilatsua. Emakumezkoen estropadaren atarian arazo ugari sortu dira publizitatea daramaten puzgarri batzuekin, lehen kalean etengabe sartzen zirelako, eta lehia ordubeteko atzerapenarekin hasi da, antolatzaileek erabakiak hartzeko izan duten moteltasunaren ondorioz.
Azkenean, bi estropadak, Euskotren Ligakoa eta Eusko Label Ligakoa, erlojuaren aurka jokatzeko erabakia hartu dute. Tentsio handiko momentuak izan dira epaileen, klubetako ordezkarien eta teknikarien artean.
Euskotren Ligako estropadan, Oriok beste garaipen bat lortu du, bosgarrena orain arte jokatutako sei jrdunaldietan, erlojuaren kontra denborarik onena egin ostean: 11 minutu eta 35 segundo. Bigarren Arraun Lagunak izan da, 18 segundora, hirugarren Donostiarra, 23ra, eta lauharren Hondarribia, 42ra. ¿
Ligako sailkapenean, Orio sendo da lidergoan.
Gizonezkoen estropadan, berriz, Zierbena gailendu da, denbora bikaina eginda: 21 minutu eta lau segundo. Urdaibai bigarren geratu da, erlojupeko ona eginda, Zierbenak baino zazpi segundo gehiago erabilita. Hirugarren postua Oriorentzat izan da, 11 segundora. Hondarribia laugarren izan da, Donostiarra bosgarren eta Santurtzi seigarren.
Zure interesekoa izan daiteke
San Juan igo berriak aurreikuspen guztiak gainditu ditu
Sanjuandarrek atzean utzi dute Donostian gertatutakoa. Beldurrak ere atzean utzi dituzte, eta orain gozatzen ari dira. Aurrerapauso handia izan da batelarientzat Arraun Lagunak eta Tolosaldearen pare aritzea.
Iker Zabala: “Denboraldiaren bigarren erdi oso eskasa egin beharko genuke Ligak eskuetatik ihes egiteko"
"Liga erabakita dagoela uste dut, goizegi da esateko, baina abantaila eta errendimendua ikusita, oso zaila da eskuetatik ihes egitea", esan du Orioren entrenatzaileak. "Asteburu izugarria izan da, larunbatean zein igandean trainerua oso ondo ibili da", azpimarratu du. Hala ere, "aurkariek aurrerapauso bat eman dute", ohartarazi duenez.
Gaztañazpik arraun asteburuak utzitako lerroburuak aztertu eta galdera batzuk planteatu ditu
TKEko Diziplinako epaile batek abiatutako prozedurari buruz, "zigortzen badituzte ez naiz harrituko", esan du EITBko arraun adituak. "Zergatik ez zen irteerarik izan, San Juan garaiz egon arren?", galdetu du. Bestalde, adierazi du Chapelak metro gehiago egin zituela Ibaizabalen, balizara lehenago iristeko; uberan joateagatik egin zuten ohartarazpena epaileek, eta Getaria eta Zierbenaren arteko arraun kolpea ere izan du hizpide.
TKEko Diziplinako epaile bakarrak diziplinazko prozedura ireki die Euskotren Ligako sei klubi, Fabrika Bandera uzteagatik
Astillero, Arraun Lagunak, Hibaika, Orio, Tolosaldea eta Zumaia dira sei klub horiek. Fabrika Bandera uztailaren 25ean jokatzekoa zen, baina bertan behera utzi zuten.
Orioren azken metroak Lekeitioko estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Lekeitiko estropadan, ontzi barrutik ikusita.
Oriok ez du ustekabekorik izateko lekurik utzi Lekeition
San Nikolas ontziak udako zortzigarren garaipena lortu du Lekeitioko XLI. Ikurrina irabazita. Donostiarra izan da bigarren, 7 segundora, bigarren txanda irabazi eta gero, eta hirugarrena, berriz, Lekittarra izan da, 8ra, etxeko estropadan lehen txanda aise menderatu ostean.
Gorka Aranberri: “Begiz jota geneukan Lekeition bandera bat irabaztea lehenengoz"
Gorka Aranberri Orioko patroiak Lekeition irabazitako banderaz hitz egin du, Eusko Label Ligako 11. jardunaldian.
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Arraun Lagunaken azken metroak Lekeitioko estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Lekeitioko estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.
Jule Arkotxa: “Bagenekien Lekeitioko estropada eremua tranposoa zela"
Jule Arkotxa Arraun Lagunakeko patroiak Lekeition irabazitako banderaz hitz egin du, Euskotren Ligako 11. jardunaldian. Bueltako luzean ez direla talde bezala "batu" adierazi du, baina egoerari aurre egiten jakin dutela.