Simon Yatesek txirrindularitza utziko duela iragarri du
Simon Yates
Simon Yates britainiarrak txirrindularitza profesionala utziko duela iragarri du asteazken honetan, 33 urterekin, Visma Lease a Bike taldeak jakinarazi duenaren arabera.
Profesional gisa egindako azken urtean, Italiako Giroa irabazteaz gain, Frantziako Tourreko etapa batean nagusi izan zen. Halaber, Espainiako Vuelta bereganatu zuen 2018an, baita hainbat etapa ere hiru itzuli nagusietan.
Yatesek berak azaldutakoaren arabera, "ustekabean harrapa ditzake asko, baina ez da egun batetik bestera hartutako erabakia". "Horren inguruan pentsatzen aritu naiz luzaroan, eta kirola uzteko unea dela uste dut", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Patxi Vila: “Tourretik nola datorren ikusita, Donostiako Klasikoan faborito nagusia Evenepoel da”
Red Bull – BORA – hansgrohe taldeko kirol-zuzendari laguntzaileak bere taldeak Frantziako Tourrean izandako jarduna aztertu du, baita larunbat honetan jokatuko den Donostiako Klasikoa irabazteko faborito nagusia den Remco Evenepoelen prestaketaren xehetasunak ere.
2026eko Getxoko Zirkuituaren ibilbidea, profila eta ordutegia
Lasterketako 81. ekitaldia igandean jokatuko dute, abuztuaren 2an, eta 172,2 kilometroko ibilbidea izango du; Bilbon hasiko da, Guggenheim Museoan, eta Getxon amaitu, Arkotxako Hesian. EITBk zuzenean emango du, 14:00etatik aurrera.
Markel Belokik irabazi du Aingo Tourra, hirugarren etapan onenen taldean eutsita
21 urterekin, sailkapen orokorreko lehen garaipena da txirrindulari arabarrarentzat itzuli batean.
Markel Belokik irabazi du Aingo Tourraren bigarren etapa, eta lider jarri da
21 urterekin, txirrindulari arabarrak profesional gisa lortzen duen lehen garaipena da. 2025ean Alsaziako Tourra irabazi zuen, eta 2023an Espainiako junior erlojupeko txapeldun izan zen.
Laboral Kutxa-Euskadi itxaropentsu abiatu da Frantziako Tourrera
Laboral Kutxako taldea Lausanara bidean da; tartean, hiru euskal txirrindulari. Bertan hasiko da aurtengo Frantziako Tourra, eta hirugarrenez lehiatuko da euskal taldea. Langa koska bat gorago jarri du aurten zuzendaritzak. Usoa Ostolazak seiko taldea izango du atzetik, ahal dela lasterketaren ohorezko postuetan amaitzeko. Bestalde, Naia Amondarainek debuta egingo du itzuli handian.
Kepa Ormazabal, Ander Otegi eta Alain Suarez, Euskaltel Euskadira
BBK-Euskadi harrobiko taldean aritu dira orain arte hiru txirrindulari gazteak. Abuztuaren 1etik aurrera, maila nagusian izango dira.
2026ko emakumezkoen Frantziako Tourreko etapen profilak
Emakumezkoen Frantziako Tourraren 5. ekitaldia abuztuaren 1etik 9ra bitartean jokatuko dute, Lausanan hasi eta Nizan amaituta. Lasterketa kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango da ikusgai.
Remco Evenepoelek Donostiako Klasikoa laugarrenez irabaztea bilatuko du larunbat honetan
2019ko, 2022ko eta 2023ko irabazleak Giulio Ciccone, Bauke Mollema eta Mads Pedersenei gailendu beharko zaizkie, besteak beste. Primoz Roglic, Julian Alaphilippe, Enric Mas, Nairo Quintana eta Ion Izagirre ere izango dira irteeran.
Kern Pharmak harrobiko Unax Errastiri profesionaletan lehiatzeko aukera emango dio denboraldi amaierara arte
Talde nafarrak ohar batean azaldu duenez, Unax Errasti (Antzuola, 2005), orain arte Finisher taldean aritutakoa, "taldeko txirrindularia da, eta lanerako eta sakrifiziorako gaitasun handia du".
2026ko Frantziako Tourreko podiuma
Txirrindulariak Frantziako Tourreko podiumera igo dira, elastikoak jasotzera.