Gaztela-Mantxako itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maite Urteagak irabazi du Gaztela-Mantxako Itzulia

Natalia Vasquezek irabazi du azken etapa, gipuzkoarra izan da bigarren, eta Lur Zufiria, berriz, hirugarren.

Maite Urteaga (Laboral Kutxa)

Maite Urteaga. Argazkia: Laboral Kutxa

Maite Urteaga Eulen-Amenabar taldeko zumaiarrak irabazi du emakumezkoen Gaztela-Mantxako II. Itzulia, Guadalajara eta Cuenca probintzien artean lehiatu eta larunbat honetan amaitu dena.

Natalia Vasquez Eneicat-Becall taldeko ekuadortarra nagusitu da azken etapan, Urteaga helmugaratu da bigarren, eta Lur Zufiria Zatika Bike taldeko ormaiztegiarra izan da hirugarren.

Sailkapen nagusian, Maite Urteaga txirrindulariak jaso du maillot zuria, eta Bianca Olympia Norrid-Mortensen eta Tamara Seijas Fernandez igo dira harekin podiumera.

Urteagak maillot urdina ere jantzi du, mendiko sailkapena ere irabazi baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X