Abuztuaren 13tik 16ra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2026ko Norvegiako Arctic Race lasterketako etapa guztien profilak eta ibilbideak

Norvegiako Arctic Race abuztuaren 13tik 16ra bitartean jokatuko da, eta Evenesen hasi eta Narviken amaituko da. Lau etapak zuzenean eskainiko ditu EITBk.

PORTADA

Norvegiako Arctic Race lasterketaren azken etapa. Irudia: EITB

Norvegiako Arctic Race lasterketa abuztuaren 13an, osteguna, hasiko da Evenesen, eta igandean, abuztuak 16, amaituko da Narviken. Lasterketak lau etapa izango ditu, eta EITBk zuzenean eskainiko ditu, besteak beste, Kirolak EITB Youtubeko kanalaren bitartez,

Hauek dira Norvegiako Arctic Race lasterketaren ibilbidea osatzen duten etapak:

1. etapa, abuztuak 13, osteguna:

Evenes-Myre (181,9 kilometro)



Arctic Race lasteketako 1. etaparen profila. Irudia: Arctic Race of Norway

Fitxa teknikoa

• Etapa: 1. etapa (abuztuak 13, osteguna)
• Ibilbidea: Evenes-Myre
• Distantzia: 181,9 km
• Irteera ordutegia: 13:50
• Iristeko ordutegia: 17:47 (46 km/h) | 17:58 (44 km/h) | 18:10 (42 km/h)
• Mendiko saria: Karingen (2. maila), 87. kilometroan; Storvatnet (2. maila), 139. kilometroan; eta Storeidet (2. maila), 155 kilometroan.



2. etapa, abuztuak 14, ostirala:

Bø I Vesterålen-Andenes (180 kilometro)



Arctic Race lasteketako 2. etaparen profila. Irudia: Arctic Race of Norway

Fitxa teknikoa

• Etapa: 2. etapa (abuztuak 14, ostirala)
• Ibilbidea: Bø I Vesterålen-Andenes
• Distantzia: 180 km
• Irteera ordutegia: 13:55
• Iristeko ordutegia: 17:50 (46 km/h) | 18:00 (44 km/h) | 18:12 (42 km/h)
• Mendiko saria: Ryggedals (2. maila), 26. kilometroan; eta Storvatnet (2. maila), 57. kilometroan.



3. etapa, abuztuak 15, larunbata:

Stokmarknes-Storheia (146,5 kilometro)



Arctic Race lasteketako 3. etaparen profila. Irudia: Arctic Race of Norway

Fitxa teknikoa

• Etapa: 3. etapa (abuztuak 15, larunbata)
• Ibilbidea: Stokmarknes-Storheia 
• Distantzia: 146,5 km
• Irteera ordutegia: 14:35
• Iristeko ordutegia: 17:50 (46 km/h) | 17:59 (44 km/h) | 18:09 (42 km/h)
• Mendiko saria: Storvatnet  (2. maila), 26. kilometroan; Storvatnet (2. maila), 55. kilometroan; eta Storheia (kategoria berezia), 146. kilometroan.



4. etapa, abuztuak 16, igandea:

Sortland-Narvik (190,5 kilometro)



Arctic Race lasteketako 4. etaparen profila. Irudia: Arctic Race of Norway

Fitxa teknikoa

• Etapa: 4. etapa (abuztuak 16, igandea)
• Ibilbidea: Sortland-Narvik
• Distantzia: 190,5 km
• Irteera ordutegia: 13:35
• Iristeko ordutegia: 17:49 (46 km/h) | 18:01 (44 km/h) | 18:14 (42 km/h)
• Mendiko saria: Karingen  (2. maila), 46. kilometroan; Balteskaret (1. maila), 125. kilometroan; Skoddebergvatnet (2.maila), 142. kilometroan; eta Narvikfjellet (1. maila), 190. kilometroan.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X