Paul Seixas eta Demi Vollering Huyko harresian nagusitu dira, eta bereganatu egin dute Flèche Wallonne
Gizonezkoen proban, Seixasek izan du aginte makila azken igoeran, gailurretik 200 metrora erasoa jo, eta helmugan besoak altxatu ditu. Emakumezkoen lasterketan, Volleringek bigarren aldiz jaso ditu besoak Huyn. Volleringen garaipena eztabaidaezina izan da, indartsuena izan baita Huyko Harresiaren igoeran.
Paul Seixasek eta Demi Volleringek besoak jaso dituzte Huyko Harresiaren gailurrean. Argazkia: EFE / EITBKirolak
Paul Seixas (Decathlon) Frantziako izar gazteak, Itzulia Basque Countryko azken irabazleak, Huyko Harresian agindu eta Flèche Wallonne irabazi du nagusitasunez. Ion Izagirre (Cofidis) ormaiztegiarra zazpigarren helmugaratu da irabazlearengandik 10 segundora.
Tropela bat eginik iritsi da Huyko harresiaren azken igoerara, ihesaldi saiakera batzuen ondoren. Azken kilometroetan hainbat eroriko izan dira tropelean kokapenik onena lortzeko lehiak eta urduritasunak eraginda.
Horrela, Seixasek klasiko handia irabazi du Flèche Wallonne lasterketaren 90. edizioan, Herstal eta Huyko harresiaren artean 200 kilometroko ibilbidea eginda. Seixasek (Lyon, 19 urte) izan du aginte makila azken igoeran, eta gailurretik 200 metrora jo du erasoa, eta 04:35:28ko denbora eginda, besoak altxatu ditu; batez beste, 43,6 kilometro orduko abiaduran ibili da.
Seixasek Tadej Pogacar esloveniarraren lekukoa hartu du garaile gisa.
Paul Seixas, Fleche Wallonneko irabazlea
Sinestezina da, iaz Pogacar irabazten ikusi nuen telebistan
"Hau benetan sinestezina da. Iaz telebistaz ikusi nuen lasterketa. Orain hemen nago, eta irabazi egin dut", esan du Seixasek, hunkituta, helmugan. "Nire taldekide guztiei eskerrak eman nahi dizkiet egindako ahaleginagatik, dena eman dute eta, % 200ean jardunda, eta etengabe pedalei eragin diete. Batzuetan nire kabuz moldatu behar izan dut, baina ahal beste lan egin dute", azpimarratu du.
"Taldearekin erritmoa markatzeko asmoa nuen, baina egun gogorra izan da eta denak sufritzen ari ginen. Horren ondoren, sen eta sentsazioen kontua izan da. Denek eginahalak egin dituzte", erantsi du.
Volleringen bigarren garaipena, Flèche Wallonen
Bestalde, Demi Vollering (FDJ) nederlandarrak irabazi du emakumezkoen proba, 148 kilometroko ibilbidea bete ondoren. Volleringek Puck Pieterse (Fenix) herrikidea gainditu du Huyko harresiko helmugan, eta Paula Blasi (UAE) kataluniarra hirugarren sailkatu da, hiru segundora.
Horrela, Volleringek bigarren aldiz jaso ditu besoak Huyn. Volleringen garaipena eztabaidaezina izan da (Pijnacker, 29 urte), indartsuena izan baita Huyko harresiko igoeran.
Vollering, Europako txapelduna, helmugara ahituta iritsi da, baina arrakasta ospatu ospatu du, 03:55:25 denbora eginda; batez beste 38,3 kilometroko abiaduran ibili da. Modu horretan, Pietersen eta Blasiren azken erasoak saihestu ditu irabazleak.
Volleringek Pietersren lekukoa hartu du, hain zuzen ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.
2026ko Alemaniako Itzuliaren etapa guztien profilak eta ibilbideak
Alemaniako Itzulia abuztuaren 19tik 23ra bitartean jokatuko da, eta Bad Orben hasi eta Heilbronnen amaituko da. EITBk lasterketaren bost jardunaldiak, zuzenean, eskainiko ditu.