Pogacar eta Vollering gailendu dira Flandriako Tourrean
Tadej Pogacarrek historia egiten jarraitzen du. Hirugarrenez irabazi du Flandriako Tourra, eta laugarren monumentua bereganatu du jarraian. Demi Vollering, berriz, lehen aldiz nagusitu da Flandrian.
Tadej Pogacar eta Demi Vollering, helmugan. Argazkia: EFE
Tadej Pogacar (UAE) txirrindulari esloveniarrak hirugarrenez eta nagusitasun handiz irabazi du Flandriako Tourra. Klasikoa Anberesen hasi eta Oudenaarde udalerrian bukatu da, eta guztira 278 kilometro egin behar izan dituzte.
Gaurko garaipenarekin, Pogacarrek historia egiten jarraitzen du. Izan ere, laugarren monumentua irabazi du jarraian, eta, guztira, 12 bereganatu ditu jada bere ibilbide profesionalean. Horrenbestez, hurbilago dauka Eddy Merckx txirrindularitzako mitoaren marka.
Pogacarrek helmugatik 77 kilometrora hartu du aginte makila. Erritmo gogorra jarri du, eta laster hautsi da tropela. 20 txirrindulari soilik geratu dira buruan, tartean faborito guztiak.
Helmugarako 57 kilometro falta zirenean jo du beste eraso bat, eta Mathieu van der Poel, Wout van Aert, Remco Evenepoel eta Mads Pedersen joan zaizkio atzetik.
Edonola ere, esloveniarrak lanean jarraitu du buru-belarri, gelditu gabe, eta kilometroak egin ahala, atzean utzi ditu Pedersen, Van Aert eta Evenepoel.
Van der Poelek bakarrik izan du ahalmena Pogacarren gurpilari jarraitzeko. Alabaina, gero eta behartuago joan da, eta helmugatik 18 kilometrora amore eman du. Pogacarrek aurrera egin du, eta, pixkanaka-pixkanaka, tartea zabaldu du.
Bizikleta gainean 6 ordu eta 20 minutu zeramatzanean igaro du helmuga. Gogotik ospatu du bere hirugarren Flandriako Tourra. Lau monumentu bereganatu ditu jada, eta Paris-Roubaix soilik falta du palmaresa osatzeko.
Van der Poel izan da hirugarrena (33 segundora), eta Evenepoel, berriz, hirugarrena (1 minutu eta 10 segundora). Van Aert eta Pedersen helmugaratu dira jarraian.
Ezohiko irudia eta polemika
Bestalde, Flandriako Tourrean ezohiko gertakaria izan da, eta polemika piztu da. Trenbide pasagune batean, helmugatik 210 kilometrora, lasterketa gelditu behar izan dute.
Alabaina, hesiak jaisten hasi orduko, tropelaren aurrealdean zihoazen txirrindulari batzuek aurrera egin dute; Pogacar, Evenepoel eta Pedersen ziren horietako batzuk. Gainerako guztiak, besteak beste Van der Poel, etenda geratu dira.
Horrela, lasterketako zuzendariak Pogacar eta UAE taldea geldiarazi ditu, atzeko tropelak haiekin bat egin arte.
UCIren araudiaren arabera, itxita dagoen trenbide pasagune batean gelditzen ez diren txirrindulariek zigorra jaso dezakete, hainbat hilabetez lehiatzeko aukerarik gabe gera daitezke edota isun ekonomikoa jaso dezakete.
Demi Vollering, nagusi Flandrian
Emakumeen probari dagokionez, Demi Vollering (FDJ) Europako txapelduna izan da garailea. Txirrindulari herbeheretarrak lehen aldiz irabazi du Flandriako Tourra.
Bakarka helmugaratu da, eta 42 segundoko abantaila atera die bigarren eta hirugarren sailkatu diren Pauline Ferrand Prevost (Visma) eta Puck Pieterse (Fenix) txirrindulariei.
Lotte Kopecky (SD Worx) zen faborito nagusia, aurrez hiru aldiz irabazi baitu Flandriako Tourra, baina gaurkoan laugarren tokiarekin konformatu behar izan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.
2026ko Alemaniako Itzuliaren etapa guztien profilak eta ibilbideak
Alemaniako Itzulia abuztuaren 19tik 23ra bitartean jokatuko da, eta Bad Orben hasi eta Heilbronnen amaituko da. EITBk lasterketaren bost jardunaldiak, zuzenean, eskainiko ditu.