Ion Izagirre, garaile Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirrek hirugarrenez irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia, profesional gisa lehiatuko duen azken denboraldian. Ormaiztegiko txirrindularia bakarka helmugaratu da, bukaerarako bi kilometroren faltan eraso erabakigarria jota.
Ion Izagirre (Cofidis) txirrindulari gipuzkoarrak nagusitasunez irabazi du Miguel Indurain-Laboral Kutxa Sari Nagusia, helmugatik bi kilometrora eraso erabakigarria jota. Horrela, hirugarrenez bereganatu du Lizarrako lasterketa, profesional gisa lehiatzen ari den azken denboraldian.
Lasterketa ikusgarria izan da. Laster sortu da lehendabiziko ihesaldia. Unai Aznar (Euskaltel-Euskadi), Rafael Duras (Efapel), Louis Ferreira (Anicolor), Carlos Garcia (Burgos BH) eta Sinuhe Fernandez (Burgos BH) joan dira lasterketa buruan. Helmugarako 50 bat kilometro gelditzen zirenean irentsi ditu tropelak.
Orduan sartu da lasterketa une erabakigarrian. Helmugatik 8 kilometrora, erritmoa nabarmen gogortu dute Quinn Simmons (Lidl-Trek), Harrison Sweeny (EF Education), George Bennett (NSN Cycling) eta Igor Arrieta (UAE Emirates) txirrindulariek.
Izagirrek kolpea eman du une horretan. Simmonsek eta Markel Belokik (EF) soilik eutsi diote haren gurpilari, baina helmugarako 2 kilometro falta zirenean eraso erabakigarria jo du Ormaiztegikoak, abantaila nahikoa hartu du eta bakarka helmugaratu da Lizarran.
Izagirrek hirugarrenez irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia, azkenekoz duela 10 urte eskuratu ostean. Bukaeran oso hunkituta agertu da, besteak beste, hauxe baita bere azken denboraldia txirrindularitza profesionalean.
Zure interesekoa izan daiteke
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.
2026ko Alemaniako Itzuliaren etapa guztien profilak eta ibilbideak
Alemaniako Itzulia abuztuaren 19tik 23ra bitartean jokatuko da, eta Bad Orben hasi eta Heilbronnen amaituko da. EITBk lasterketaren bost jardunaldiak, zuzenean, eskainiko ditu.
Silva uruguaitarrak irabazi du Norvegiako Arctic Race
Azken etapan, Cedrik Bakke Christophersen izan da azkarrena. Norvegiarrak lau ordu pasatxoan amaitu du 190,5 kilometroko etapa. Sailkapen nagusiari dagokionez, azken garaipena Guillermo Thomas Silva uruguaitarrarentzat izan da.
Guillermo Thomas Silva garaile hirugarren etapan, Storheia Summiten
Guillermo Thomas Silva (XDS Astana) uruguaitarrak lortu du lehen postua Arctic Raceko hirugarren etapan. Van Eetvelt (Lotto) belgikarra helmugaratu da bigarren, Silvarekin batera. Pinarello (NSN Cycling) hirugarren izan da Storheia Summiten.