Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vingegaardek bideratuta utzi du Volta, mendiko bigarren etapa jarraian irabazita

Kataluniako lasterketako liderrak erasoa jo du etapa amaitzeko 2,2 kilometro falta zirenean, eta bakarrik helmugaratu da, 4 ordu, 5 minutu eta 19 segundoko denbora eginda. Danimarkarrak bigarren etapa jarraian irabazi du, ostiralean Coll de Pal mendatean nagusitu ondoren.

Jonas Vingegaard
Jonas Vingegaard. Argazkia: @vismaleaseabike

Jonas Vingegaard (Team Visma/Lease a Bike) danimarkarrak mendiko bi etapak irabazi ditu Kataluniako Voltan, eta garaipena bideratu du sailkapen nagusian, larunbat honetan, Bergan hasi eta Queralt lehen mailako mendatean amaitu den etapan (158,2 kilometro) nagusituta.

Vingegaardek ez du aurkaririk izan, nahiz eta talderik gabe geratu den Coll de Pradell beldurgarriaren jaitsieran. Queralteko santutegirako igoeran, % 20rainoko aldapetan, berriz, nagusi izan da.

Kataluniako lasterketako liderrak erasoa jo du etapa amaitzeko 2,2 kilometro falta zirenean, eta bakarrik helmugaratu da, 4 ordu, 5 minutu eta 19 segundoko denbora eginda. Danimarkarrak bigarren etapa jarraian irabazi du, ostiralean Coll de Pal mendatean nagusitu ondoren.

Lenny Martinez frantsesa (Bahrain Victorious) eta Florian Lipowitz alemana (Red Bull-Bora-Hansgrohe) bigarren eta hirugarren postuan helmugaratu dira, hurrenez hurren, irabazlearengandik 10 segundora.

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X