Pogacar eta Kopecky gailendu dira Milan-San Remo Klasikoan
Alex Aranburuk hamabigarren bukatu du klasikoa, eta Usoa Ostolaza hamahirugarren izan da. Bestalde, Debora Silvestri Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko txirrindularia ospitaleratu egin dute eroriko izugarria izan ondoren.
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak lehen aldiz irabazi du Milan-San Remo Klasikoa, esprint estu batean Tom Pidcock (Pinarello-Q36.5) britainiarra menderatuta.
27 urteko txirrindulari handiari garaipen gutxi falta zitzaizkion bere palmares zabalean. Horietako bat, baina, Milan-San Remo zen. Bost aldiz lehiatu du aurretik, eta podiumera igo da birritan. Gaur, baina, lortu du hainbeste desio zuen monumentua.
Bere egutegian gorriz markatutako eguna zen gaurkoa, eta enegarren erakustaldia emanda bereganatu du urteko lehen monumentua. Are gehiago, erorikoa izan du helmugarako 30 bat kilometro falta zirenean, baina horrek ere ez du makurrarazi.
Pogacarrek lehendabizi Mathieu van der Poel utzi du jokoz kanpo, behin eta berriro erasoak eginda. Pidcockek, berriz, azkeneraino eutsi dio, eta esprinta ikusgarria izan da. Azkenean, esloveniarra zentimetro gutxirengatik gailendu zaio. Wout van Aert izan da hirugarrena.
Bestalde, Alex Aranburu (Cofidis) eta Jon Barrenetxea (Movistar) euskal txirrindulariak 12. eta 20. postuetan sailkatu dira, hurrenez hurren.
Emakumezkoen proban, Lotte Kopecky (SD Worx-Protime) belgikarrak irabazi du Milan-San Remo lasterketa, Noemi Ruegg (EF Education) suitzarra eta Eleonora Gasparrini (UAE Team ADQ) italiarra menderatuta.
Kopeckyk besoak altxatzeko denbora ere izan du emakumezkoek bigarren urtez lehiatu duten Milan-San Remo Klasikoan. Azken metroetan erabaki da podiuma. Ruegg eta Gasparrini behin eta berriz saiatu badira ere, ezin izan diote munduko txapeldun bikoitzaren erritmoari eutsi.
Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) txirrindulari gipuzkoarra, berriz, 13. postuan helmugaratu da.
Silvestriren eroriko izugarria
Bestalde, Debora Silvestri Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko txirridulari italiarrak eroriko larria izan du, eta hainbat minutuz ezinegona eta kezka nagusitu dira.
Zorionez, antolatzaileen esanetan, ez omen du konorterik galdu, erorikoa izugarria izan bada ere. Handik gutxira, taldeak berak baieztatu du Silvestri bere kordean eraman dutela ospitalera.
Gizonezkoen sailkapena
Emakumezkoen sailkapena
Zure interesekoa izan daiteke
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.
2026ko Alemaniako Itzuliaren etapa guztien profilak eta ibilbideak
Alemaniako Itzulia abuztuaren 19tik 23ra bitartean jokatuko da, eta Bad Orben hasi eta Heilbronnen amaituko da. EITBk lasterketaren bost jardunaldiak, zuzenean, eskainiko ditu.