Tirreno-Adriatico

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Del Torok Tirreno-Adriaticoko hiruhortza irabazi du

'Bi Itsasoen arteko lasterketa" irabazi duen lehen mexikarra da. Zazpigarren eta azken etapa, berriz, Jonathan Milanek eskuratu du.

Isaac del Toro. Argazkia: @TirrenAdriatico

Isaac del Toro (UAE Team Emirates-XRG) txirrindulari mexikarrak irabazi du Tirreno-Adriatico lasterketaren 61. edizioa, Civitanova Marche eta San Benedetto del Tronto arteko 142 kilometroko zazpigarren eta azken etapan aurreko egunetan sailkapen nagusian lortutako abantaila defendatu ostean. Azken etapa Jonathan Milan (Lidl-Trek) txirrindulariak eskuratu du.

Del Torok 42 segundoko errentarekin abiatu du gaurko etapa, eta azken kilometroetan izandako eroriko masibo batetik onik atera da, azken kilometroetako araudia dela-eta ez baitu eraginik izan.

Horrela, bi itsasoen arteko lasterketako hiruhortza altxatu duen lehen mexikarra izan da. Sailkapen nagusian, 40 segundoko aldea atera dio Matteo Jorgenson estatubatuarrari (Visma-Lease a Bike), eta 1 minutu eta 20 segundokoa Pellizzari (Red Bull) italiarrari.

Bestalde, azken esprint zirraragarrian Jonathan Milan (Lidl-Trek) italiarra nagusitu da. Milanek Sam Welsford (INEOS Grenadiers) eta Laurenz Rex (Soudal Quick Step) gainditu ditu azken metroetan. 

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X