Evenepoel eta Paula Blasi nagusitu dira Amstel Gold Racen
Evenepoel eta Blasi. Argazkia: EITB
Remco Evenepoel belgikarrak Amstel Gold Race lasterketaren 60. edizioa irabazi du, Maastricht eta Valkenburg artean jokatutako 257,2 kilometroko ibilbidean, Mattias Skjelmose daniarra azken esprintean gaindituta.
Evenepoelek 5h.59.41 denborarekin amaitu du proba, 42,9 km/h-ko batez besteko abiaduran. Benoit Cosnefroy frantziarra hirugarren izan da, atzetik zetorren taldearen buruan, bi minutura.
Lasterketa hasieran ihesaldi luzea izan da, eta bertan bi txirrindulari euskaldun nabarmendu dira: Xabier Mikel Azparren eta Joseba Lopez. Tropelak 85 kilometro falta zirenean harrapatu ditu, eta une horretan Evenepoelen taldeak erritmoa gogortu du, faboritoen arteko hautaketa eginez.
Azken zatian, erasoak etengabeak izan dira Kruisberg eta Cauberg mendateetan. Evenepoelek hainbat aldiz jo du erasora, eta azkenean Skjelmoserekin batera geratu da buruan, beste faborito batzuk atzean utzita.
Azkenean, ez batak ez besteak ez dute Caubergeko azken igoeran urruntzea lortu, eta garaipena esprintean erabaki da. Evenepoelek helmugatik 300 metrora jo du erasoa, eta Skjelmose garaitu du, denboraldiko garaipenik garrantzitsuena eskuratzeko.
Paula Blasik garaipen historikoa lortu du Amstel Gold Racen
Paula Blasi (UAE Team ADQ) txirrindulari kataluniarrak garaipen historikoa lortu du igande honetan emakumezkoen Amstel Gold Race lasterketaren 12. edizioan.
23 urteko txirrindulariak (Europako egungo txapelduna eta hirugarren 23 urtez azpiko munduko txapelketan), bakarrik egin du ihes Caubergeko bigarren igoeran, helmugarako 23 kilometro falta zirenean, Nienke Vinke holandarra (Team SD Worx - Protime) atzean utzita.
Faboritoak taldean lan egiten saiatu dira Blasi harrapatzeko, baina UAEko txirrindulariak helmugako lerroa zeharkatzea lortu du 4:02:15 segundoko denborarekin, Kasia Niewiadoma poloniarraren (Canyon SRAM zondacrypto) eta Demi Vollering nederlandarraren (FDJ United-SUEZ) aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ibon Ruiz: “Sinetsita nengoen irabaziko nuela”
Ibon Ruizek (Kern Pharma) profesional mailako lehen garaipena lortu zuen atzo Mercan'Tourrean. Bere balorazioa oso positiboa da, "kosta egin baitzaio" hori lortzea, eta babesleek euren aldeko apustua egiteko balio izatea espero du. (Bideoa gazteleraz)
Ibon Ruizek Itsas Alpeetako Klasikoa irabazi du
Kern Pharma taldeko txirrindulari gasteiztarrak, asteazkenean, garaipena eskuratu du lasterketan, Frantzian, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdean. Valoniako Itzulian, Jon Barrenetxea Movistar taldeko ziklista bizkaitarra erori da, eta baliteke lepauztaia hautsita izatea.
Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourra ekainaren 7tik 14ra bitartean jokatuko da, Vizillen hasi eta Plateau de Solaisonen amaituta. Zortzi etapak kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango dira zuzenean ikusgai.
Yara Kastelijnek irabazi du Burgosko Itzulia, eta Usoa Ostolaza hirugarren izan da
Sailkapen nagusian ez ezik, Neilako aintziretan bukatu den etapan ere hirugarrena izan da txirrindulari zarauztarra. Azken etapan, berriz, Kastelijn txapelduna gailendu da.
Paula Blasik irabazi du Durango-Durango Emakumeen Saria, erakustaldia emanda
UAEko txirrindulari kataluniarra, 2026ko Espainiako Vueltako txapelduna bera, bakarrik helmugaratu da; FDJko Evita Muzic bigarrena izan da, eta EF Education-Oatlyko Alice Towersek eskuratu du hirugarren postua.
Jon Barrenetxeak Finistereko Tourra eta Broucles de l’Aulne lasterketak irabazi ditu
Txirrindulari bizkaitarra onena izan da bi lasterketetan; horiek larunbatean eta igandean lehiatu dira, Bretainian. Garaipen horiekin, Gamiz-Fikakoak lau garaipen lortu ditu guztira profesional mailan; izan ere, 2024an Getxoko Zirkuitua eta 2025ean Andaluziako itzuliaren etapa bat irabazi zituen.
Cat Fergusonek irabazi du 2026ko Navarra Women’s Elite Classic lasterketa, aurreko ekitaldian lortutako garaipena berretsita
Movistar taldeko txirrindulari britainiarra gailendu da, Iruñean, proban erabakigarria izan den esprintean, asteazkenean. Bideo honetan, klasikoko azken kilometroa dago ikusgai; Ruby Roseman-Gannon eta Fiona Mangan ere podiumean izan dira.
Pogacarrek Romandiako Tourra irabazi du, azken etapa ere garaituta
Txirrindulari esloveniarrak (UAE) denboraldi hasiera bikaina berretsi du Romandiako Tourrean nagusituta, beste etapa garaipen batekin.
Sebastian Berwick Caja Rural taldeko txirrindulariak irabazi du Turkiako Itzulia
Kern Pharma taldeko Ivan Ramiro Sosa izan da bigarren, eta Mikel Bizkarra eta Ibon Ruiz euskal txirrindulariek hamar onenen artean bukatu dute Turkiako Itzulia.
Pogacarrek erabakita utzi du Romandiako Tourra, etapa nagusian erakustaldia emanda
Esloveniarrak hirugarren garaipena lortu du aurtengo edizioan, Charmeyko helmugara ihes eginda iritsita, eta sailkapen nagusia erabakita utzi du azken etaparen faltan.