Usoa Ostolaza gailendu da Eibarko Hiria Sari Nagusian
Laboral Kutxako txirrindularia bakarka helmugaratu da Eibarren, lasterketa Izuako igoeran erabaki ostean.
Usoa Ostolazak (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) irabazi du igande honetan lehiatu den Eibarko Hiria Sari Nagusiaren 8. edizioa. Eibarren hasi eta bukatu den lasterketak 108,5 kilometroko ibilbidea izan du.
Hainbat eraso egon eta gero, txirrindulari zarauztarra helmugarako bederatzi kilometro falta zirenean iritsi da lasterketa burura, eta Izuako igoeran utzi ditu atzean aurkariak.
Bederatzi segundoko abantaila hartu du mendate gainean, eta jaitsieran alde hori areagotu egin du. Horrenbestez, bakarka eta nagusitasunez gailendu da Eibarko helmugan, eta, halandaze, iazko arantza ateratzea lortu du; izan ere, joan den urtean erorikoa izan zuen, lasterketa irabaztear zela.
Bestalde, Maite Urteaga (Eulen-Amenabar) bigarren postuan sailkatu da (+14), eta Sandra Alonso (Eneicat-Be Call) izan da hirugarrena (+40), esprintean Adele Normand (Massi-Baix Ter) kanadiarra garaituta.
Zure interesekoa izan daiteke
Lonardik irabazi du Arctic Race lasterketako lehen etapa esprintean, eta Paul Hennequin Euskalteleko txirrindulariak erorikoa izan du
Polti VisitMalta taldeko txirrindulari italiarra azkarrena izan da azken metroetan, Jason Tesson frantziarra eta Riley Pickrell kanadarra gaindituta. Azken kilometroan sartuta Paul Hennequin Euskaltel-Euskadiko txirrindulari frantziarrak eroriko gogorra izan du, hesien kontra jota. Zorionez, ez du lesio larririk, eta helmugaratu da.
Xabier Isasak irabazi du Portugalgo Itzuliaren seigarren etapa
Urretxuko txirrindulariak egun osoa ihesaldian eman du, eta Rui Oliveira portugaldarrari esprintean nagusitu zaio, bigarren talde bat gainean zuela. Gipuzkoarraren aurreneko garaipena da profesionaletan.
2026ko Norvegiako Arctic Race lasterketako etapa guztien profilak eta ibilbideak
Norvegiako Arctic Race abuztuaren 13tik 16ra bitartean jokatuko da, eta Evenesen hasi eta Narviken amaituko da. Lau etapak zuzenean eskainiko ditu EITBk.
Maite Urteagak irabazi du Gaztela-Mantxako Itzulia
Natalia Vasquezek irabazi du azken etapa, gipuzkoarra izan da bigarren, eta Lur Zufiria, berriz, hirugarren.
Burgosko Itzuliko bosgarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko azken etapa, Caleruegas eta Lagunas de Neila artean (137 km) burutu da. Giulio Pellizzari nagusitu da sei txirrindularik osatutako ihesaldi batean. Bere aldetik, Felix Gallek sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio eta 2026ko Burgosko Itzuliko txapeldun bilakatu da.
Felix Gallek irabazi du Burgosko Itzulia, etapa nagusian Pellizzarik erakustaldia eman ostean
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak Burgosko Itzuliko garaipena ziurtatu du Neilako aintziretako igoeran hirugarren postuari eutsita. Giulio Pellizzari eskalatzaile italiarrak, berriz, azken etapa irabazi du erakustaldia emanda.
Brennanek ez du hutsik egin esprintean, Briviescan, eta bigarrenez nagusitu da Burgosko Itzulian
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari gazteak bere ahalmen izugarria erakutsi du berriro ere, Briviescako helmugan esprint estu batean garaipena eskuratzeko, aurtengo Burgosko Itzulian lortu duen bigarrena. Felix Gallek, berriz, liderraren maillot moreari eutsi dio, Neilako aintziretako azken jardunaldi erabakigarriaren atarian.
Burgosko Itzuliko laugarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko laugarren etapa, Palazuelos de Muño eta Briviesca artekoa (178 km), Matthew Brennan (Visma) britainiarrak irabazi duen esprint estu batean erabaki da. Ikusi hemen nolakoa izan den etapako azken kilometroa.
Hiru etapa Burgosko Itzulian, eta hiru lider: honela lortu du Felix Gallek
Decathloneko txirrindulari austriarra Escudo mendateko etapan gailendu da; igoera horretan erakutsi du indartsu dabilela, eta sasoi puntu ona duela.
Felix Gall izan da indartsuena Escudo mendatean, eta Burgosko Itzuliko lider jarri da
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak, lasterketako hirugarren eguneko azken kilometroak markatu dituen mendate gogorrean, atzean utzi ditu Oscar Onley, alegia, orain arte sailkapen nagusiko lehen postuan zegoen ziklista, Ciccone eta Pellizzari, eta etapa irabazi du eta liderraren maillota jantzi.