Lieja–Bastogne–Lieja 2026 Klasikoaren ibilbidea eta profila
Lasterketak amaiera aldatuko da, antolatzaileek igoera historikoen aurreko tartea gogortzea erabaki baitute, bi mendate berri gehituz: Col du Maquisard eta Cote de Desnie.
Lieja-Bastogne-Liejaren profilak eta etapak. Irudia: EITB
Lieja–Bastogne–Lieja igande honetan, apirilaren 26an, jokatuko da. Lasterketaren amaiera aldatu egingo da, antolatzaileek igoera historikoen aurreko zatia gogortzea erabaki baitute, bi mendate gehituta. Aldaketa horrek urrunetik eraso egiteko aukerak areagotu ditzake Ardenetako klasiko handian. Lasterketa zuzenean jarraitu ahal izango da kirolakeitb.eus-en, 14:00etatik aurrera, eta ETB1en, 15:00etatik aurrera.
Horrela, ibilbideak Col du Maquisard eta Côte de Desnie hartuko ditu, Col du Rosier eta La Redoute artean kateatuta; lasterketaren toki garrantzitsuenetako bat da hori. Ondoren, ibilbideak gogor jarraituko du, ohiko moduan, Cote des Forges eta Roche-aux-Faucons (eguneko azken zati gogorra, helmugatik 13 kilometrora) igarota.
Remco Evenepoel (Red Bull-BORA-hansgrohe) txirrindulari belgikarrak irabazi zuen joan den igandean Amstel Gold Race lasterketaren 60. edizioa. Garagardoaren Klasikoaren ondotik, txapeldun olinpiko bikoitzak Tadej Pogacar (UAE Team Emirates XRG) esloveniarra Lieja-Bastogne-Liejan, Ardenetako hirugarren lasterketan, errenditu nahi du. Lehenago, asteazken honetan, bigarrena jokatuko da: Flèche Wallonne.
Azken bost urteetan, Evenepoelek bi aldiz irabazi du (2022 eta 2023), eta Pogacarrek, hiru (2021, 2024 eta 2025).
Zure interesekoa izan daiteke
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.
2026ko Alemaniako Itzuliaren etapa guztien profilak eta ibilbideak
Alemaniako Itzulia abuztuaren 19tik 23ra bitartean jokatuko da, eta Bad Orben hasi eta Heilbronnen amaituko da. EITBk lasterketaren bost jardunaldiak, zuzenean, eskainiko ditu.