TIRRENO-ADRIATICO-LAUGARREN ETAPA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Van der Poelek bere bigarren garaipena erdietsi du, eta Pellizzarik lidergoa kendu dio Del Torori

Nederlandarra izan da nagusi ostegun honetan Tirreno-Adriatico lasterketan, aurten bigarren aldiz, Giulio Pellizzari italiarraren aurretik. Van der Poel esprint polit batean nagusitu da.

Giulio-Pellizzari-Tirreno-Adriatico-4-etapa

Giulio Pellizzari (Bora) italiarra, Tirreno-Adriatico lasterketako liderra. Argazkia: EFE

Mathieu Van der Poel (Alpecin Deceuninck) holandarra izan da nagusi ostegun honetan Tirreno-Adriatico lasterketan. Txirrindulari nederlandarrak esprint polit batean lortu du bere bigarren garaipena aurtengo edizioan, Giulio Pellizzari italiarraren aurretik helmugaratuta. Hala ere, Pellizzarik saria lortu du; izan ere, Isaac del Toro (UAE) mexikarrari 'maglia azzurra' kendu dio. Del Toro lidertzatik bi segundora dago ostiraleko etapa menditsuaren atarian.

Tagliacozzo eta Martinsicuro arteko 213 kilometroko 'Bi Itsasoetako Lasterketa'ren laugarren etapa honek ibilbide zailena eta orain arte ikusitako jardunaldirik interesegarriena eskaini du. Bi igoera handi, bi ihesaldi handi, beste volata bat  eta sailkapen nagusian aldaketa 4 ordu, 51 minutu eta 40 segundoko zeharkaldiaren ondoren.

Van der Poelen gurpilari itsatsita iritsi da Giulio Pellizari (BORA) italiarra, lider berria, bigarren etapan ere garaile atera dena. Gaurko podiuma Tobias Halland Johannessen (Uno-X Mobility) norvegiarrak osatu du.

Laugarren etapa hau ihesaldi arrakastatsu baterako eszenatoki ezin hobea bezala aurkeztu da. Eta hala izan da, nahiz eta bigarren saiakerara arte itxaron behar izan den. Lehenengo abenturazaleak, 12 laguneko taldea, bakarrik atera dira lehen kilometroetan. Horien artean, beti presente dagoen Diego Pablo Sevilla (Polti VisitMalta).

Ihesaldi handia, helmugarako 35 bat kilometroren faltan bitan banatua eta hasierako esfortzu handiak pixkanaka ordainduta, amaierarako 15 kilometroren faltan harrapatu du tropelak.

Orduan lasterketako oilarrak azken igoerarako prestatu dira, 1,6 kilometrokoa eta % 9,4ko malda. Van Aert, Healy, Del Toro, Ganna eta Van der Poel elkarren gurpilean jarri dira. Abantaila txikia lortu dute tropelarekiko, Matteo Jorgenson (Visma) estatubatuarraren erritmo bikainari esker. Eguneko bigarren ihesaldia izan da, erabakigarria. Del Toro Tortoreto via Badettako azken igoera horretan nagusitu da.

AZken kilometroetako begiraden, zalantzen eta prestaketaren ondoren, denetan bizkorrena une garrantzitsuenean agertu da, mila metro baino gutxiagora. Van der Poelek esprinta abiatu eta besoak altxatu ditu Martinsicuroko helmugan, urdinez jantzi den Pellizzariren aurretik.

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X