Pogacarrek lehen postua sendotu du; Reusserrek, berriz, Longo Borghiniri kendu dio
Esloveniarrak Mathieu van der Poel (Alpecin) gainditu du Suitzako Tourreko azken-aurreko etapako erlojupekoan, eta Marlen Reusser suitzarrak (Movistar) 9 segundoko aldea atera dio sailkapen nagusian liderra zen Elisa Longo Borghini (UAE) italiarrari.
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak irabazi du Suitzako Tourreko azken-aurreko etapa, erlojupekoa, Mathieu van der Poel (Alpecin) nederlandarraren aurretik. Emakumezkoetan, berriz, Marlen Reusser (Movistar) izan da azkarrena.
Pogacarrek 31 ehunen atera dizkio Van der Poeli, eta, ondorioz, lehen postua sendotu du, Tourra amaitzeko jardunaldi bat falta denean. Nederlandarra bere bizitzako lehen erlojupekoa irabazteko zorian egon da, baina esloverniarra nagusitu da azkenean. Frantziako Tourra lau aldiz irabazi duen txirrindulariak bere bertsiorik onena eman behar izan du, eta ozta-ozta irabazi du etapa.
Hirugarren postua Tobias Foss (Netcompany Ineos) norvegiarrak eskuratu du.
Sailkapen nagusian, dena erabakita omen dago Pogacarrek Suitzako Tourra lehen aldiz irabazteko. Izan ere, 4 minutu eta 22 segundora du bigarren sailkatua, Carapaz (EF Education-EasyPost) ekuardortarra, eta 4 minutu eta 27 segundora du hirugarren sailkatua, Mathias Vacek (Lidl-Trek) txekiarra.
Igandean amaituko da Suitzako itzulia, 5. eta azken etaparekin, Villars-sur-Ollon udalerrian hasi eta amaituko den mendiko etapa nagusiarekin. Txirrindulariek 150,7 kilometroko ibilbidea egin, eta Col de la Croix 19 kilometro eta batez beste % 7ko maldak dituen mendatea 3 aldiz igo beharko dute.
Emakumezkoetan, Reusser nagusitu da erlojupekoan eta Longo Borghinirekin lehiatuko da Tourra irabazteko
Marlen Reusser (Movistar) suitzarrak jantzi du Suitzako Itzuliko maillot horia, Aarburgeko 23,7 kilometroko erlojupekoa irabazi ondoren, baina Elisa Longo Borghini (UAE) italiarrarekin lehiatuko da igandeko jardunaldi nagusian.
Espero bezala, Reusser (erlojuaren kontrako munduko txapelduna) nagusitu da gaurkoan, eta 29 minutu eta 36 segundoko denbora egin du, erlojupekoa batez beste orduko 48 kilometroko abiaduran eginda. Zoe Backstedt (Canyon) 21 urteko britainiarrak baino 21 segundo gutxiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta Loes Adegeest (Lidl) frantziarra sailkatu da hirugarren.
Elisa Longo Borghini (UAE) italiarrak, bere aldetik, azken unera arte defendatu du maillot horia, baina bosgarren bukatu du, 1 minutu eta 4 segundora.
Sailkapen nagusian, Reusserrek 9 segundora du Longo Borghini, eta 1 minutu eta 20 segundora du hirugarren sailkatua, Cedrine Kerbaol frantziarra. Suitzarrak eta Italiarrak garaipena izango dute jokoan igandean, Villars-sur-Ollonen, 100,4 kilometroko ibilbidea izango duen mendiko etapa nagusian.
Zure interesekoa izan daiteke
Onley eta Ciccone, nor baino nor gehiago Burgosko Itzuliko bigarren etapako esprintean
Oscar Onleyk bereganatu du garaipena Valle del Solerako igoeran, eta, hori gutxi balitz bezala, lasterketako liderraren maillota janztea lortu du.
Onley Ciccone baino gehiago izan da Valle del Solen, eta Burgosko Itzuliko liderra da
Netcompany INEOS taldeko txirrindulari eskoziarra Lidl-Trekeko ziklista italiarra baino azkarrago ibili da, azken metroetan, eta, hala, lasterketako bigarren etapan gailendu da, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri. Markel Beloki zazpigarren tokian helmugaratu da.
Igoera eta esprinta, eta Brennanen garaipena, Burgosko Itzuliko lehen etapako azken kilometroan
Visma taldeko txirrindulari britainiarra bikain gailendu da, Castillo mendatean; izan ere, amaierari onena eman dio taldekideen lan ederrari.
Matthew Brennanek irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa, eta aurreneko liderra da
Visma taldeko txirrindulari britainiarra azkarrena izan da lasterketako lehenengo etapan erabakigarria izan den esprintean, asteartean. Ostegunean, 21 urte beteko ditu Brennanek, eta zazpi garaipen daramatza 2026ko denboraldian.
Natnael Tesfatsionek irabazi du Getxoko Zirkuitua
Natnael Tesfatsion (Movistar) eritrearra nagusitu da 2026ko Getxoko Zirkuituan. Azken metroetako esprint estuan erabaki da garailea, eta euskal txirrindulari ugari izan dira lasterketa bereganatzeko lehian. Helmugan, baina, eritrearra izan da azkarrena, Pau Miquel (Bahrain Victorious) kataluniarra izan da bigarren eta Alex Aranburu (Cofidis) euskalduna, hirugarren.
Ion Izagirre: “Erlaitzen ikusi dut ez nengoela onenekin egoteko moduan"
Ion Izagirrek azkeneko aldiz parte hartu du Donostiako Klasikoan. Gipuzkoarra saiatu da, baina ez du bere egun onena izan.
Ion Izagirre, Pello Bilbao eta Bauke Mollema omendu dituzte Donostian azkenekoz aritu ostean
Hirurak denboraldi honen amaieran erretiratuko direla eta, Donostiako Klasikoaren helmugan bildu diren zaleen omenaldia jaso dute.
Pello Bilbao: “Podiumaren lehiatik hain hurbil egotea sorpresa izan da niretzat"
Bizkaitarrak bosgarren egin du Donostiako Klasikoan bere azken parte hartzean. Podiumetik hain gertu geratu izanak amorrua eman diola onartu du.
Evenepoel, Donostiako Klasikoko errege
Remco Evenepoel txirrindulari belgikarrak laugarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa, esprintean Richard Carapaz ekuadortarra menderatuta. Horrela, Red Bull-BORA-Hansgrohe taldeko txirrindulariak historia egin du Donostiako Boulevardean laugarrenez txapela jantzita. Pello Bilbao, bere aldetik, bosgarren postuan helmugaratu da.
Lasterketa erabaki duten azken kilometroak!
Remco Evenepoelek erasoa jo du eta berak egin du lasterketako onenen aukeratketa. Azken kilometroan bera eta Richard Carapaz lehiatu dira nor baino nor gehiago. Pello Bilbaok bosgarren egin du bere azken partaidetzan.