PIONERA RACE LASTERKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arianna Fidanzak Pionera Race lasterketa irabazi du, eta Laboral Kutxa-Euskadik 9 garaipen daramatza 2026an

Txirrindulari italiarrak Laura Asencio (Ma Petite Entreprise) eta Oda Ane Gissinger (Hitec) menderatu ditu esprintean, eta ordena horretan helmugaratu dira, bigarren eta hirugarren bukatzeko. Horrenbestez, euskal taldeak 9 garaipen eskuratu ditu jada denboraldi honetan.

Arianna Fidanza (Laboral Kutxa)
Arianna Fidanza. Argazkia: @LABORALkTeam (X).

Laboral Kutxa-Euskadi taldeko Arianna Fidanza txirrindulari italiarrak irabazi du 2026ko Pionera Race lasterketa, Valentzian, igandean. Fidanzak Laura Asencio (Ma Petite Entreprise) eta Oda Ane Gissinger (Hitec) menderatu ditu esprintean, eta ordena horretan helmugaratu dira haren atzetik, bigarren eta hirugarren sailkatzeko. Horrenbestez, euskal taldeak 9 garaipen lortu ditu jada denboraldi honetan.

Laboral Kutxa-Euskadik 8 garaipen eskuratu zituen El Salvadorren: Paula Patiño kolonbiarrak hiru erdietsi zituen, Catalina Soto txiletarrak bi, Marjolein Van’t Geloof herbeheretarrak beste bi, eta Yuliia Biriukova ukrainarrak bat.

"Erremate bikaina izan da, lasterketa oso urduri batean. Erritmoa gogortu dugu mendiko sarian, taldea aukeratzeko. Bai Fidanzak eta bai Silvestrik hanka onak izan dituzte, eta ondo jokatu ditugu gure aukerak", esan du Ion Lazkano Laboral Kutxa-Euskadi taldeko Kirol zuzendariak.

Zure interesekoa izan daiteke

Ton Pidcock Andorran garaile
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tom Pidcock esprintean nagusitu zaio Carlos Veronari Andorrako Klasikoan

Tom Pidcock (Pinarello Q36.5) britainiarrak irabazi du Andorrako Klasikoaren bigarren edizioa, esprintean Carlos Verona (Lidl-Trek) garaituta, eta Sepp Kuss (Visma-Lease a Bike) estatubatuarra izan da hirugarren. Leedsko txirrindulariak 14. garaipen profesionala lortu du horrela, eta Mattias Skjelmose daniarraren lekukoa hartu du podiumeko maila gorenean. Ibilbidearen gogortasuna eta beroa nabarmendu dira gaurkoan Andorran.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X