Adam Yates gailendu da Cabeza de Meda mendatean, eta lidertza bereganatu du O Gran Camiñon
UAE taldeko liderra bakarka helmugaratu da Cabeza de Medan, amaieratik 3,5 kilometrora erasoa jo eta bere aurkari guztiak atzean utzita.
Adam Yates maillot horiarekin.
Adam Yates britainiarrak nagusitasun handiarekin irabazi du O Gran Camiñoko etapa nagusia, eta liderraren maillota jantzi du Galiziako lasterketan.
UAE taldeko txirrindulariak erakutsi du txirrindularirik indartsuena dela, bakarka igaro baitu Cabeza de Medako mendatean jarritako helmuga.
Bost kilometroko mendatearen hasierara talde txiki batean iritsi da Yates. Aurretik Bennett eta Schiffer saiatu dira ihesaldiari eusten, baina alperrik izan zaie. Laster harrapatu dituzte biak.
Faboritoen taldetik, Alessandro Pinarello eta Jesus Herrada ahalegindu dira aurrera jotzen, baina Yatesek berehala erantzun die.
UAEko liderrak handik gutxira, helmugarako 3,5 kilometroren faltan, jo du eraso erabakigarria. Jorgen Nordhagen norvegiarra eta Alessandro Pinarello saiatu dira haren gurpila jarraitzen, baina amore eman behar izan dute.
Indar erakustaldia emanda gailendu da Yates Cabeza de Medako mendatean, eta O Gran Camiñoko lidertza eskuratu du, Pinarelloren kaltetan.
Bihar jokatuko da Galiziako lasterketako bosgarren eta azken etapa, As Neves eta Monte Trega artea (154,7 km).
Zure interesekoa izan daiteke
Pogacarrek eta Reusserrek irabazi dute Suitzako Tourra
Esloveniarrak eta suitzarrak azken etapa jokatu aurretik lortu duten lidergoa defendatu dute podiumeko maila gorenera igotzeko.
Philipsenek Belgikako Tourreko garaipena kendu dio Aranbururi azken esprintean
Alex Aranburuk eskura izan du Belgikako Itzuliko garaipena, baina azken etapan Jasper Philipsen belgikarrak lidergoa kendu dio. Alpecin taldeko txirrindulariak esprintean irabazi du Hoeilaarten, eta, horri esker, sailkapen nagusia ere bereganatu du.
Tom Pidcock esprintean nagusitu zaio Carlos Veronari Andorrako Klasikoan
Tom Pidcock (Pinarello Q36.5) britainiarrak irabazi du Andorrako Klasikoaren bigarren edizioa, esprintean Carlos Verona (Lidl-Trek) garaituta, eta Sepp Kuss (Visma-Lease a Bike) estatubatuarra izan da hirugarren. Leedsko txirrindulariak 14. garaipen profesionala lortu du horrela, eta Mattias Skjelmose daniarraren lekukoa hartu du podiumeko maila gorenean. Ibilbidearen gogortasuna eta beroa nabarmendu dira gaurkoan Andorran.
Ibon Ruiz eta Ion Izagirre podiumera igo dira Okzitanian
Euskal txirrindulariak bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren, Davide Piganzoli italiarrak irabazitako lasterketan.
Alex Aranburuk lidergoari eutsi dio Belgikako Itzulian
Olav Kooijek Begijnendijk-Betekom eta Aarschot garaitu ditu lasterketaren laugarren etapan.
Pogacarrek lehen postua sendotu du; Reusserrek, berriz, Longo Borghiniri kendu dio
Esloveniarrak Mathieu van der Poel (Alpecin) gainditu du Suitzako Tourreko azken-aurreko etapako erlojupekoan, eta Marlen Reusser suitzarrak (Movistar) 9 segundoko aldea atera dio sailkapen nagusian liderra zen Elisa Longo Borghini (UAE) italiarrari.
Imanol Arizmendi eta Jone Elgorriaga garaile Quebrantahuesos lasterketan
Proban txirrindulari profesional ohiek ere parte hartu dute, eta, besteak beste, Miguel Indurain, Haimar Zubeldia, Samu Sanchez eta Luis Leon Sanchez izan dira horien artean.
Alex Aranburu Belgikako Tourrean lider jarri da hirugarren etapa irabazita
Txirrindulari gipuzkoarrak Lewis Askey gainditu du hirugarren etaparen azken esprintean, eta lider jarri da.
Jhonatan Narvaezek eta Zoe Backstedtek irabazi dute hirugarren etapa Suitzan
Sailkapen orokorrean ez da aldaketarik egon, ez ginezkoetan, ez emakumezkoetan, eta Tadej Pogacarrek eta Elisa Longok jarraitzen dute lider.
Romain Gregoirek eta Elisa Longok irabazi dute Locarnon hasi eta amaitu den bigarren etapa
Romain Gregoire (Groupama) txirrindulari frantziarrak Tadej Pogacarren azken erasoari eutsi dio, eta irabazi egin du eguneko ihesaldian izan ondoren. Emakumezkoetan, Elisa Longo Borghini (UAE Team ADQ) txirrindulari italiarrak eman du faboritoen artean lehen kolpea.