Pinarellok eskuratu du azken etapa, eta Adam Yates nagusitu da O Gran Camiñoko lasterketan
Adam Yates britainiarrak ostiralean lortutako maillot horia defendatuta Galiziako lasterketa garaitu du, Derek Gee kanadiarraren lekua hartzeko.
Alessandro Pinarello italiarrak irabazi du larunbat honetan O Gran Camiñoko azken etapa. Adam Yates britainiarrak, berriz, ostiralean lortutako maillot horia defendatuta Galiziako lasterketa garaitu du, Derek Gee kanadiarraren lekua hartzeko.
Gorka Sorarrain, Sinuhe Fernandez, Diego Uriarte eta Santiago Mesa izan dira eguneko ihesaldiaren protagonistak, baina Movistar taldeak kontrolpean izan ditu beti iheslariak.
Alto da Valgako bigarren igoeran, NSNk hartu du Movistarren lekukoa. Izan ere, George Bennetten erasoak faboritoen taldea dinamizatu du, tropela behin betiko zatituz.
20 kilometro inguru falta zirenean, iheslariak neutralizatuak izan dira; eta Santa Trega mendiko azken igoeran Vismak eta UAEk erasora jo dute.
Helmugatik bi kilometrora, Yatesek erritmoa aldatu du sailkapen nagusia erabakita uzteko. Jørgen Nordhagenek, Alessandro Pinarellok, Ivan Romeok, Abel Balderstonek eta Jesus Herradok liderraren gurpilari eutsi diote, eta garaipena esprintean erabaki da, Pinarello izan baita azkarrena..
Zure interesekoa izan daiteke
Hauek dira 2026ko Donostiako Klasikoan ariko diren taldeak
Donostiako Klasikoko 45. edizioa abuztuaren 1ean lehiatuko da. Bertan, 25 taldetako 175 txirrindularik parte hartuko dute garaipenaren bila.
Getxoko Zirkuituaren 81. edizioa abuztuaren 2an jokatuko da, eta Arkotxako horman izango du helmuga
172 kilometro pasatxoko ibilbidea izango da, berritasun moduan, Pike mendia bi aldiz igoko dute. Iaz Isaac del Toro izan zen garaile. Aurten, besteak beste, Igor Arrieta, Alex Aranburu, Ion Izagirre eta Pello Bilbao izango dira irteeran.
2026ko Burgosko Itzuliko etapa guztien profilak eta ibilbideak
2026ko Burgosko Itzulia abuztuaren 4aren eta 8aren artean lehiatuko da, Gumiel de Izanen hasi eta Lagunas de Neilan amaituta. Bost etapak kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango dira zuzenean ikusgai.
Igor Arrieta Ordiziako Klasikoan egongo da
Uztailaren 25ean jokatuko da Ordiziako Klasikoaren 103. edizioa. 167 kilometroko ibilbidea izango da aurtngoa, Abaltzisketa eta Gaintzako igoerekin, aurten ere. Faboritoen artean ageri dira Igor Arrieta, Jonathan Narvaez, Antonio Morgado eta Jon Barrenetxea, besteak beste. Lasterketa EITBn jarraitu ahal izango da.
Donostiako Klasikoak eskalatzaileentzat diseinatutako ibilbidea aurkeztu du aurtengo ediziorako
2026koa 45. edizioa izango da, eta zazpi mendate puntuagarri eta 221 kilometroko ibilbideaizango ditu. Azken kilometroetan Erlaitz ( % 10) eta Murgil ( % 10) mendateak igo beharko dituzte, helmugatik gertu. Abuztuaren 1an ospatuko da.
Urko Berradek brontzea lortu du errepideko txirrindularitzako Espainiako Txapelketan
Kern Pharma taldeko txirrindulari nafarra izan da protagonista Sabiñanigon, Igor Arrietarekin (UAE) batera ihesaldi erabakigarrian sartu eta azken unera arte urrea lortzeko borrokan aritu ostean. Azkenean, Marcel Camprubik (Pinarello Q36.5) lortu du garaipena, Joel Nicolau (Caja Rural) izan da bigarren, eta Berradek osatu du podiuma, brontzea eskuratuta.
Ayala Serrano, 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna
Paula Ostiz nafarrak (Movistar) brontzezko domina lortu du UCI elite mailan, eta Maite Urteaga zumaiarrak (Eulen-Amenabar) bigarren bukatu du elite mailan, eguneko protagonistetako bat izan ondoren.
Xabier Mikel Azparrenek zilarra irabazi du Espainiako Erlojupeko Txapelketan
Donostiarra bigarren geratu da, Pablo Castrillo irabazlearen lau segundora, kategoria gorenean. Bestalde, elite mailan, Aitor Agirre zumaiarrak irabazi du urrea.
Pogacarrek eta Reusserrek irabazi dute Suitzako Tourra
Esloveniarrak eta suitzarrak azken etapa jokatu aurretik lortu duten lidergoa defendatu dute podiumeko maila gorenera igotzeko.
Philipsenek Belgikako Tourreko garaipena kendu dio Aranbururi azken esprintean
Alex Aranburuk eskura izan du Belgikako Itzuliko garaipena, baina azken etapan Jasper Philipsen belgikarrak lidergoa kendu dio. Alpecin taldeko txirrindulariak esprintean irabazi du Hoeilaarten, eta, horri esker, sailkapen nagusia ere bereganatu du.