Munduko Txapelketa Ruandan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Magdeleine Vallieres kanadarrak irabazi du urrezko domina munduko txapelketan, ezustekoa emanda

Kanadako txirrindularia iheskideei aurrea hartuta helmugaratu da. Niamh Fisher-Black zeelandaberritarra eta Mavi Garcia espainiarra izan dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.
Magdeleine Vallieres, Niamh Fisher-Black eta Mavi Garcia podiumean. EFE
Magdeleine Vallieres, Niamh Fisher-Black eta Mavi Garcia podiumean. EFE

Magdeleine Valliers Kanadako txirrindulariak irabazi du urrezko domina Ruandan lehiatu den Munduko Txapelketako emakumeen eliteko proban.

Ez zegoen faboritoen artean, baina bera izan da onena, eta iheskideei aurrea hartuta sartu da Kigaliko helmugan, munduko txapeldun bilakatzeko. 4 ordu, 34 minutu eta 48 segundo behar izan ditu 164,6 kilometroko ibilbidea osatzeko.

Haren atzetik, 23 segundora, Niamh Fisher-Black zeelandaberritarra helmugaratu da, zilarra lortzeko. Brontzezko domina, berriz, Mavi Garcia espainiarrak bereganatu du.

Magdeleine Valliers cruza en solitario la línea de meta en Kigali. EFE Magdeleine Valliers cruza en solitario la línea de meta en Kigali. EFE

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X