2025eko emakumezkoen Suitzako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
2025eko emakumezkoen Suitzako Tourra (Tour de Suisse Women du izen ofiziala) ostegunean hasiko da, ekainaren 12an, eta, lau etapa jokatuta, igandean amaitu, hilaren 15ean. UCI Women's World Tour goreneko maila duen lasterketa honetako bosgarren ekitaldian, munduko txirrindularirik onenetako batzuk izango dira, sailkapen nagusian garaipena lortu nahirik; izan ere, besteak beste, Demi Vollering (FDJ Suez), Mischa Bredewold (SD Worx) eta Katarzyna Niewiadoma (Canyon) arituko dira proban. Zaleek zuzenean ikusi ahalko dute lehia, EITBk etapa guztiak emango baititu.
Hauek dira 2025eko emakumezkoen Suitzako Tourreko etapa guztien profilak
1. etapa, ekainak 12, osteguna: Gstaad-Gstaad (95,5 kilometro)
Zuzenean, 15:00etatik aurrera, ETB4n.
2. etapa, ekainak 13, ostirala: Gstaad-Oberkirch (161,7 kilometro)
15:00etan izango da ikusgai, zuzenean, ETB4n.
3. etapa, ekainak 14, larunbata: Oberkirch-Kussnacht (123,1 kilometro)
Jarraitu zuzenean, 14:00etatik aurrera, ETB4n.
4. etapa, ekainak 15, igandea: Kussnacht-Kussnacht (129,4 kilometro)
Emanaldia 12:00etan hasiko da, ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean.