Juan Ayusok irabazi du La Molinan eta Kataluniako Itzuliko lider berria da; Mikel Landa, hirugarren
Juan Ayuso UAE taldeko txirrindulari kataluniarrak irabazi du 2025eko Kataluniako Itzuliko hirugarren etapa, La Molina eski estazioan, asteazkenean, eta, halaber, sailkapen nagusiko lehen postuan kokatu da. Ayusok oso gutxigatik gainditu du, helmugan, Red Bull-BORA taldeko Primoz Roglic; izan ere, bi ziklista horiek izan dute jokoan etapa garaipena. Sailkapen nagusian, Ayusok sei segundoko aldea du Roglicekiko, eta Mikel Landa hamaika segundora dabil; murgiarra hirugarren postuan helmugaratu da, eta sailkapen nagusian toki horretan bertan da.
Etapa ikusgarria izan da, oso gogorra, eta euskal txirrindularitza lasterketa buruan ibili da; Caja Rural-Seguros RGA taldea, Alex Molenaarren bidez, eta Kern Pharma, Mats Wenzelek ordezkatuta, eguneko ihesaldian izan dira, eta, azken zatian, Mikel Landa bikain ibili da. Murgiarra ia-ia Ayusoren eta Roglicen parean izan da, gainerako txirrindulari guztiak baino indartsuago.
Juan Ayusok berretsi egin du, beste behin, sasoi puntu oso onean dabilela. 2025eko denboraldian, Tirreno-Adriatico lasterketa du irabazita, dagoeneko, eta orain, Voltan, baieztatu egin du sailkapen nagusia eskuratzeko faborito nagusietako bat dela.
Etapako sailkapena
1 - AYUSO Juan (UAE) 5:49:29
2 - ROGLIC Primoz (Red Bull) d. b.
3 - LANDA Mikel (Soudal) + 0:02
4 - MARTINEZ Lenny (Bahrain) + 0:04
5 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) d. b.
6 - MAS Enric (Movistar) d. b.
7 - BERNAL Egan (INEOS) d. b.
8 - LOPEZ Harold Martín (XDS) d. b.
9 - CARAPAZ Richard (EF Education) d. b.
10 - YATES Adam (UAE) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - AYUSO Juan (UAE) 14:30:49
2 - ROGLIC Primoz (Red Bull) + 0:06
3 - LANDA Mikel (Soudal) + 0:11
4 - MAS Enric (Movistar) + 0:14
5 - LECERF Junior (Soudal) + 0:17
6 - MARTINEZ Lenny (Bahrain) d. b.
7 - CARAPAZ Richard (EF Education) d. b.
8 - DE PLUS Laurens (INEOS) d. b.
9 - VAN EETVELT Lennert (Lotto) d. b.
10 - BERNAL Egan (INEOS) d. b.
Asteazkeneko beste lasterketetako emaitzak
Asteazkenean ere jokatutako beste lasterketetan, Paul Double Jayco-AlUlako britainiarrak irabazi du Coppi eta Bartali Nazioarteko Asteko bigarren etapa, eta sailkapen nagusiko lider dabil; Brujas-La Panne Klasikoan, Juan Sebastian Molano UAEko kolonbiarrak eskuratu du garaipena; eta Alentejoko Itzulian, lehenengo etapan, EF Education taldeko Noah Hoobs britainiarra nagusitu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Guillermo Thomas Silvak irabazi du Ordiziako Klasikoa
Guillermo Thomas Silva (XDS Astana) uruguaitarrak irabazi du Ordiziako 103. klasikoa, Igor Arrieta (UAE Emirates) nafarrari azken esprint estua irabazita. Joan zen urtean lasterketa bereganatu zuen Arrietak ezin izan du Silvaren abiadurarekin.
Hauek dira 2026ko Donostiako Klasikoan ariko diren taldeak
Donostiako Klasikoko 45. edizioa abuztuaren 1ean lehiatuko da. Bertan, 25 taldetako 175 txirrindularik parte hartuko dute garaipenaren bila.
Getxoko Zirkuituaren 81. edizioa abuztuaren 2an jokatuko da, eta Arkotxako horman izango du helmuga
172 kilometro pasatxoko ibilbidea izango da, berritasun moduan, Pike mendia bi aldiz igoko dute. Iaz Isaac del Toro izan zen garaile. Aurten, besteak beste, Igor Arrieta, Alex Aranburu, Ion Izagirre eta Pello Bilbao izango dira irteeran.
2026ko Burgosko Itzuliko etapa guztien profilak eta ibilbideak
2026ko Burgosko Itzulia abuztuaren 4aren eta 8aren artean lehiatuko da, Gumiel de Izanen hasi eta Lagunas de Neilan amaituta. Bost etapak kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango dira zuzenean ikusgai.
Igor Arrieta Ordiziako Klasikoan egongo da
Uztailaren 25ean jokatuko da Ordiziako Klasikoaren 103. edizioa. 167 kilometroko ibilbidea izango da aurtngoa, Abaltzisketa eta Gaintzako igoerekin, aurten ere. Faboritoen artean ageri dira Igor Arrieta, Jonathan Narvaez, Antonio Morgado eta Jon Barrenetxea, besteak beste. Lasterketa EITBn jarraitu ahal izango da.
Donostiako Klasikoak eskalatzaileentzat diseinatutako ibilbidea aurkeztu du aurtengo ediziorako
2026koa 45. edizioa izango da, eta zazpi mendate puntuagarri eta 221 kilometroko ibilbideaizango ditu. Azken kilometroetan Erlaitz ( % 10) eta Murgil ( % 10) mendateak igo beharko dituzte, helmugatik gertu. Abuztuaren 1an ospatuko da.
Urko Berradek brontzea lortu du errepideko txirrindularitzako Espainiako Txapelketan
Kern Pharma taldeko txirrindulari nafarra izan da protagonista Sabiñanigon, Igor Arrietarekin (UAE) batera ihesaldi erabakigarrian sartu eta azken unera arte urrea lortzeko borrokan aritu ostean. Azkenean, Marcel Camprubik (Pinarello Q36.5) lortu du garaipena, Joel Nicolau (Caja Rural) izan da bigarren, eta Berradek osatu du podiuma, brontzea eskuratuta.
Ayala Serrano, 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna
Paula Ostiz nafarrak (Movistar) brontzezko domina lortu du UCI elite mailan, eta Maite Urteaga zumaiarrak (Eulen-Amenabar) bigarren bukatu du elite mailan, eguneko protagonistetako bat izan ondoren.
Xabier Mikel Azparrenek zilarra irabazi du Espainiako Erlojupeko Txapelketan
Donostiarra bigarren geratu da, Pablo Castrillo irabazlearen lau segundora, kategoria gorenean. Bestalde, elite mailan, Aitor Agirre zumaiarrak irabazi du urrea.
Pogacarrek eta Reusserrek irabazi dute Suitzako Tourra
Esloveniarrak eta suitzarrak azken etapa jokatu aurretik lortu duten lidergoa defendatu dute podiumeko maila gorenera igotzeko.