Almeidak irabazi du La Loge des Gardesen, eta Vingegaard da Paris-Nizako liderra
Joao Almeida UAE taldeko txirrindulari portugaldarrak irabazi du 2025eko Paris-Nizako laugarren etapa, La Loge des Gardeserako igoera gogorrean, asteazkenean, eta, sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard Visma-Lease a Bike taldeko ziklista danimarkarra jarri da aurreneko postuan. Etapa, txirrindulariek emandako ikuskizunak ez ezik, eguraldiak ere markatu du; izan ere, hamabost bat kilometro neutralizatuta egin behar izan dituzte, eguraldi eskasagatik.
Hala, Almeidak lehenengo aldiz eskuratu du garaipena 2025eko denboraldian, eta sailkapen nagusian bosgarren postura igo da, Vingegaardekiko 37 segundora. Maillot horiaren jabe denak bost segundora du Matteo Jorgenson taldekidea, alegia, aurreko liderra. Lasterketan, hainbat txirrindularik dute gailentzeko aukera; izan ere, hamahiru gizon daude minutu eta erdian, orandik lau etapa gelditzen direla.
Amaierarako 46 kilometro gelditzen zirenean, zazpi ziklista, Ben Swift (INEOS), Thibault Guernalec (Arkea), Vincenzo Albanese (EF Education), Andreas Leknessund (Uno-X), Sylvain Moniquet (Cofidis), Thomas Gachignard (TotalEnergies) eta Ed Planckaert (Alpecin) ihes eginda zebiltzan; Tobias Foss eta Joshua Tarling (INEOS) eta Dion Smith (Intermarche) 1:35era zihoazen, eta tropela 2:20ra. Une horretan, kontuan izanik eguraldi oso eskasa zegoela eta errepidea oso arriskutsu zegoela, epaileek erabaki dute lasterketa gelditu eta, jarraian, neutralizatzea. Parte-hartzaileak puntu seguruago batera joan dira, helmugatik 30 bat kilometrora, eguraldiak hobera eginda, eta etapa berriro abiatu da.
Azken igoeran, Jonas Vingegaardek jo du eraso nabarmenena sailkapen nagusiko lehian dauden gizonen multzoan, baina, azken zatian, Almeidak harrapatu egin du, eta esprintean mendean hartu.
Ostegunean, 83. Paris-Nizak bosgarren etapa jarriko du jokoan. 203,3 kilometroko ibilbidea izango du, Saint-Just-en-Chevaleten hasita eta La Cote-Saint-Andren amaituta, eta, berriro ere, mendatean bukatuko da jardunaldia, 2. mailako igoera batean. EITB, eitb.eus-en eta ETB4ren bidez, 14:45ean hasiko da etapa ematen; 15:20an, telebistako emanaldia ETB1era pasako da.
Etapako sailkapena
1 - ALMEIDA Joao (UAE) 3:37:06
2 - VINGEGAARD Jonas (Visma) + 0:01
3 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) + 0:02
4 - MARTINEZ Lenny (Bahrain) d. b.
5 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 0:06
6 - JORGENSON Matteo (Visma) d. b.
7 - MCNULTY Brandon (UAE) d. b.
8 - TEJADA Harold (Astana) + 0:17
9 - ARENSMAN Thymen (INEOS) m. t.
10 - CHAMPOUSSIN Clement (Astana) + 0:21
Sailkapen nagusia
1 - VINGEGAARD Jonas (Visma) 11:50:59
2 - JORGENSON Matteo (Visma) + 0:05
3 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) + 0:33
4 - LIPOWITZ Florian (Red Bull) + 0:36
5 - ALMEIDA Joao (UAE) + 0:37
6 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 0:56
7 - MCNULTY Brandon (UAE) + 0:58
8 - FOSS Tobias (INEOS) + 1:06
9 - MARTINEZ Lenny (Bahrain) + 1:09
10 - CASTRILLO Pablo (Movistar) + 1:22
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.