Munduko Txapelketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Usoa Ostolaza eta Eneritz Vadillo Zuricheko Munduko Txapelketan izango dira, Espainiako selekzioak deituta

Txirrindulari gipuzkoarra eta ziklista bizkaitarra errepideko proban arituko dira, irailaren 28an, larunbatez. Elite eta 23 urtez azpiko txapelketak batera jokatuko dituzte; Vadillo azken maila horretan dabil.
Usoa Ostolaza Munduko Txapelketan arituko da. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Usoa Ostolaza Munduko Txapelketan arituko da. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

Usoa Ostolaza eta Eneritz Vadillo Suitzako Zurichen jokatuko duten 2024ko Munduko Txirrindularitza Txapelketan arituko dira, Espainiako selekzioak deituta, astelehenean Espainiako Txirrindularitza Federazioak iragarri duenez. Hain zuzen ere, txirrindulari gipuzkoarra eta ziklista bizkaitarra errepideko proban arituko dira, irailaren 28an, larunbatez. Lasterketan, elite eta 23 urtez azpiko txapelketak jokatuko dituzte, batera; Vadillo azken maila horretan dabil.

Testuinguru horretan, Espainiako selekzioak Ostolaza eta Vadillo hautatu ditu. Ostolaza Espainiako egungo txapelduna da, eta Vadillok hirugarren postua eskuratu du 2024ko Etorkizunekoen Tourrean. Txirrindulari hauek ere izango dira Espainiako taldean: Mavi Garcia, Sara Martin, Mireia Benito eta Paula Blasi. Benito eta Blasi erlojupekoan ere arituko dira, igande honetan.

Zuricheko Munduko Txapelketak 154 kilometroko ibilbidea izango du; Espainiako Federazioaren iritziz, ibilbide hori "gogorra" da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X