Blanka Vas hungariarra da Suitzako Itzuliko liderra, lehenengo etapa esprintean irabazita
Blanka Vas hungariarra Suitzako Itzuliko lehen etapan gailendu da eta, ondorioz, bera da sailkapen nagusiko lehen liderra. Guztira, 56 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Weinfeldenen hasi eta amaituta.
Etapako protagonista Elise Chabbey izan da. Tropel nagusitik atera da eta ibilbide gehiena ihes eginda egin du, minutu bateko aldearekin. Helmugarako lau kilometrora harrapatu dute, SD Works taldeak egindako lanari esker.
Demi Volleringen taldeak lasterketa kontrolpean izan du azken kilometroetan eta egindako lanak saria izan du Blanka Vasek esprinta irabazita. Arlenis Sierra, Eleanora Gasparrini eta Demi Vollering bere atzetik sartu dira.
Igandean 26 kilometroko erlojuaren kontrako saioa egingo dute.
Etapako sailkapena
1-. VAS Blanka (SD Worx) 1:24:09
2-. SIERRA Arlenis (Movistar) d. b.
3-. GASPARRINI Eleonora (UAE) d. b.
4-. VOLLERING Demi (SD Worx) d. b.
5-. LONGO BORGHINI Elisa (Trek) d. b.
6-. SKALNIAK-SÓJKA Agnieszka (Canyon) d. b.
7-. ROSEMAN-GANNON Ruby (Jayco) d. b.
8-. REUSSER Marlen (SD Worx) d. b.
9-. NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.
10-. JASKULSKA Marta (Liv Racing) + 0:04
Sailkapen nagusia
1-. VAS Blanka (SD Worx) 1:23:59
2-. SIERRA Arlenis (Movistar) + 0:04
3-. GASPARRINI Eleonora (UAE) + 0:06
4-. REUSSER Marlen (SD Worx) + 0:08
5-. VOLLERING Demi (SD Worx) + 0:09
6-. LONGO BORGHINI Elisa (Trek) + 0:10
7-. SKALNIAK-SÓJKA Agnieszka (Canyon) d. b.
8-. ROSEMAN-GANNON Ruby (Jayco) d. b.
9-. NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.
10-. HANSON Lauretta (Trek) + 0:11
Zure interesekoa izan daiteke
Team Vismari taldekako erlojupekoan garaipena eman dion Jorgensonen esprinta
Matteo Jorgenson estatubatuarraren azken esprintak garaipena eman diot Team Vismari, Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko taldekako erlojupekoan, hirugarren etapan. INEOS taldea izan da bigarren, eta EF Education hirugarren. Hortaz, Alex Baudin frantziarrak jarraitzen du líder izaten.
Matteo Jorgensonen Visma taldeak erlojupekoa irabazi du Perreuxen
Bigarren Netcompany INEOS Erresuma Batuko taldea sailkatu da, eta hirugarren EF Education-EasyPost, irabazleengandik 29 segundora. Horrela, Alex Baudin txirrindulari frantziarrak lidergoari eutsi dio.
Anthon Charmigek irabazi duen Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko 2. etapako azken kilometroa
Anthon Charmig (Uno-X-Mobility) gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko bigarren etapan. Bere ibilbideko bigarren garaipena lortu du danimarkarrak. Henri-Françoi Renard-Haquin (Team Picnic PostNL) frantziarra iritsi da bigarren, eta Vlad Van Mechelen (Bahrain-Victorious) hirugarren.
Charmigek lortu du garaipena Le Puy-en-Velayn, bigarren etapan, ihesaldi luze baten ostean
Uno-X Mobility taldeko txirrindulari danimarkarrak 200 kilometro baino gehiago egin ditu eguneko ihesaldian. Etapako azken igoeran lasterketa-buruan geratu dira Charmig, Garcia Pierna eta Braz. Daniarrak tartea ireki du, eta bakarrik helmugaratu da.
Auvergne-Rhône-Alpes Tourreko 1. etapako azken kilometroa
Alex Baudin (EF Education - EasyPost) txirrindulari frantziarrak irabazi du Auvernia-Rhôneo-Alpes Tourreko lehen etapa, 146,2 kilometrokoa, Vizille eta Saint-Ismier artean.
Baudinek helmugaraino eraman du ihesaldia, eta liderraren maillota jantzi du
EF Education taldeko txirrindulari frantziarra bakarka gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko lehen etapan. Ramses Debruyne (Alpecin) eta Leo Bisiaux (Decathlon) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
ZUZENEAN: Auvergne-Rhône-Alpes Tourreko 1. etapa
Ibon Ruiz: “Sinetsita nengoen irabaziko nuela”
Ibon Ruizek (Kern Pharma) profesional mailako lehen garaipena lortu zuen atzo Mercan'Tourrean. Bere balorazioa oso positiboa da, "kosta egin baitzaio" hori lortzea, eta babesleek euren aldeko apustua egiteko balio izatea espero du. (Bideoa gazteleraz)
Ibon Ruizek Itsas Alpeetako Klasikoa irabazi du
Kern Pharma taldeko txirrindulari gasteiztarrak, asteazkenean, garaipena eskuratu du lasterketan, Frantzian, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdean. Valoniako Itzulian, Jon Barrenetxea Movistar taldeko ziklista bizkaitarra erori da, eta baliteke lepauztaia hautsita izatea.
Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourra ekainaren 7tik 14ra bitartean jokatuko da, Vizillen hasi eta Plateau de Solaisonen amaituta. Zortzi etapak kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango dira zuzenean ikusgai.