Itzuliak, Itzulia Womenek eta Donostiako Klasikoak badituzte 2023rako data ofizialak
UCIk ofizialki jakinarazi du 2023 denboraldiko egutegia, eta proba horien artean izango dira beste behin Itzulia, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa lasterketak.
Horrela, Itzuliak ohikoak dituen datei eutsiko die, eta apirilaren 3tik 8ra korrituko da Aste Santuarekin bat eginez. Ondorioz, lasterketaren antolatzaileek espero dute "zale asko bertaratzea lasterketaz eta txirrindulariez gozatzera eta txirrindularitzaren festa handi bat bizitzea", Daniel Felipe Martinez kolonbiarrari palmaresean txanda hartuko diona nor izango den ezagutzeko.
Itzulia Womeni dagokionez, datorren denboraldian ere emakumezkoen World Tourreko egutegian izango da, aurten estreinatu eta gero. Antolatzaileen esanetan, 2022ko ekitaldia, Demi Volleringek nagusitasun osoz menderatu zuena, "UCIk, taldeek eta epaileek denboraldiko ondoen baloratutako lasterketetako bat" izan zen, eta horrek lasterketa berriro antolatzea eragin du. Hiru etapa izango ditu, maiatzaren 12tik 14ra jokatuko direnak.
Azkenik, Donostia Klasikoa uztailaren 29an izango da martxan, Frantziako Tourra amaitu eta astebetera, ohi bezala. Iazko edizioan, Remco Evenepoel munduko txapeldun berriak bigarren garaipena erdietsi zuen Gipuzkoako hiriburuko kaleetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Guillermo Thomas Silvak irabazi du Ordiziako Klasikoa
Guillermo Thomas Silva (XDS Astana) uruguaitarrak irabazi du Ordiziako 103. klasikoa, Igor Arrieta (UAE Emirates) nafarrari azken esprint estua irabazita. Joan zen urtean lasterketa bereganatu zuen Arrietak ezin izan du Silvaren abiadurarekin.
Hauek dira 2026ko Donostiako Klasikoan ariko diren taldeak
Donostiako Klasikoko 45. edizioa abuztuaren 1ean lehiatuko da. Bertan, 25 taldetako 175 txirrindularik parte hartuko dute garaipenaren bila.
Getxoko Zirkuituaren 81. edizioa abuztuaren 2an jokatuko da, eta Arkotxako horman izango du helmuga
172 kilometro pasatxoko ibilbidea izango da, berritasun moduan, Pike mendia bi aldiz igoko dute. Iaz Isaac del Toro izan zen garaile. Aurten, besteak beste, Igor Arrieta, Alex Aranburu, Ion Izagirre eta Pello Bilbao izango dira irteeran.
2026ko Burgosko Itzuliko etapa guztien profilak eta ibilbideak
2026ko Burgosko Itzulia abuztuaren 4aren eta 8aren artean lehiatuko da, Gumiel de Izanen hasi eta Lagunas de Neilan amaituta. Bost etapak kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango dira zuzenean ikusgai.
Igor Arrieta Ordiziako Klasikoan egongo da
Uztailaren 25ean jokatuko da Ordiziako Klasikoaren 103. edizioa. 167 kilometroko ibilbidea izango da aurtngoa, Abaltzisketa eta Gaintzako igoerekin, aurten ere. Faboritoen artean ageri dira Igor Arrieta, Jonathan Narvaez, Antonio Morgado eta Jon Barrenetxea, besteak beste. Lasterketa EITBn jarraitu ahal izango da.
Donostiako Klasikoak eskalatzaileentzat diseinatutako ibilbidea aurkeztu du aurtengo ediziorako
2026koa 45. edizioa izango da, eta zazpi mendate puntuagarri eta 221 kilometroko ibilbideaizango ditu. Azken kilometroetan Erlaitz ( % 10) eta Murgil ( % 10) mendateak igo beharko dituzte, helmugatik gertu. Abuztuaren 1an ospatuko da.
Urko Berradek brontzea lortu du errepideko txirrindularitzako Espainiako Txapelketan
Kern Pharma taldeko txirrindulari nafarra izan da protagonista Sabiñanigon, Igor Arrietarekin (UAE) batera ihesaldi erabakigarrian sartu eta azken unera arte urrea lortzeko borrokan aritu ostean. Azkenean, Marcel Camprubik (Pinarello Q36.5) lortu du garaipena, Joel Nicolau (Caja Rural) izan da bigarren, eta Berradek osatu du podiuma, brontzea eskuratuta.
Ayala Serrano, 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna
Paula Ostiz nafarrak (Movistar) brontzezko domina lortu du UCI elite mailan, eta Maite Urteaga zumaiarrak (Eulen-Amenabar) bigarren bukatu du elite mailan, eguneko protagonistetako bat izan ondoren.
Xabier Mikel Azparrenek zilarra irabazi du Espainiako Erlojupeko Txapelketan
Donostiarra bigarren geratu da, Pablo Castrillo irabazlearen lau segundora, kategoria gorenean. Bestalde, elite mailan, Aitor Agirre zumaiarrak irabazi du urrea.
Pogacarrek eta Reusserrek irabazi dute Suitzako Tourra
Esloveniarrak eta suitzarrak azken etapa jokatu aurretik lortu duten lidergoa defendatu dute podiumeko maila gorenera igotzeko.